Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak
DATA | 2018 Urria (aldiberean gaztelaniazko jatorrizkoa Los doce nacimientos de Miguel Marmol (El Salvadorren Museo de la Palabra y la Imagen, Estatu Espainiarrean Astiberri) |
---|---|
IZENBURUA | MIGEL MARMOLEN HAMAIKA ETA BAT JAIOTZAK |
ARGITARATZAILEA | Astiberri |
GIDOIA | Dani Fano |
MARRAZKIAK | Dani Fano |
EUSKARAZKO BERTSIOA | Koldo Izagirre |
FORMATUA | Azal sendoa |
KOLOREA | Txuri beltzean |
TAMAINA | 17.0 x 24.0 zm |
ORRIALDE KOPURUA | 208 orrialde |
SALNEURRIA | ? |
ISBN | 978-84-16880-86-7 |
2018 bitarte, 8 urte pasa zituen lan pertsonal baten sorkuntzan murgilduta, Miguel Mármol El Salvadorreko Alderdi Komunistaren sortzaileetako bati buruzko komikia.
2013an “Arte para la memoria y arte para olvidar” hitzaldia eskaini zuen El Salvadorren.
2017 urtean Eusko Jaurlaritzak antolatutako komikiak argitaratzeko diru laguntza deialdiaren 4 irabazletako bat izan zen eta horrela "Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak" komikia amaitzeko azken bultzada izan zuen. Dani Fano bere Facebook orrialdean ematen zituen komikiaren sormen prozesuaren berri
2018ko IRAILA, MIGEL MARMOLEN KOMIKIA ARGITARATUA
2018ko irailean El Salvadorren Museo de la Palabra y la Imagen museoaren ekimenez Los doce nacimientos de Miguel Marmol komikia argitaratu zen. El Salvadorren izan zen Dani Fano komikia aurkezten.
Urriaren 18an Astiberri etxearekin euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu zen. Koldo Izagirre arduratu zen euskarazko bertsioaz.
Getxoko azokan sinatzen egon zen Dani Fano. Komikigunean urriaren 25ean aurkeztu zen komikia.
Prentsan eta sarean euskaraz agertutako iruzkin batzuk
- 2018-10-25 Irutxuloko Hitza: Dani Fanok Miguel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak komiki liburua aurkeztu du
- 2018-10-26 Berria: Heriotzari izkin egiteko jaioa
- 2018-10-26 ZuZeu Sumendien herrialdean
Beste aurkezpen batzuren artean, Azaroaren 13an 19:00etan Igor Leturiak gidatutako Intxaurrondoko Komiki Solasaldietan parte hartuko du Dani Fanok