Ana Miralles
Ana Miralles 1959ean Madriden jaiotako Komiki marrazkilari eta ilustratzailea da. Haur, gazte eta helduentzako lanak egin ditu.
Euskaraz irakurri daiteke Ana Mirallesek marraztutako Waluk komikia, Emilio Ruizen gidoiaz Astiberrik 2017an argitaratua.
Arte Ederrak ikasi zituen Madriden. 80. hamarkadan Rambla, Madriz, Cairo eta beste aldizkarietan argitaratu zituen komikiak.
90. hamarkadan Emilio Ruizen gidoia zuen Ana Mirallesen lehen albuma argitaratu zen, El Brillo de una Mirada, eta gidoilari honekin lan harreman emankorra hasi zuen ; 1998 Diario de Avisos egunkariaren komiki saria irabazi zuten Juan Eslava Galán idazlearen En busca del unicornio liburuaren komiki egokitzapenarengatik.
Frantziar merkaturako Eva Medusa trilogia sortu zuen, Je bouquine aldizkarirako klasikoak komikiratu zituen eta 2001 urtetik aurrera Djinn saila izan da bere lanik ezagunena.
2009an De mano en mano komikia argitaratu zuen De Ponent etxeak, eta 2011ean Muraqqa, mogolen gortean artista den emakume baten istorioa.
Wáluk Saila, Estatu Espainiar eta Frantziarrean, Brasilen eta EE.BBetan argitaratu zen eta 2017an bigarren atala agertu zen. Euskaraz 2018ko abenduan argitaratuko du Astiberrik "Bidaia handia" izenburupean.