Gwénola Morizur
Gwénola Morizur 1981 urtean frantziar Estatuko Finistèrren jaio zen eta Rennes-en bizi den idazle eta komiki gidoilaria da. Gazte literaturan aritua da ere, eleberri, poesia edo kantugintzan.
2017an urtean Bleu Pétrole izan zen bere lehenbiziko komikia Fanny Montgermont marrazkilariarekin lankidetzan.Fanny Montgermont Rennes hirikoa da ere eta 2003 urtean hasi zen komikiak argitaratzen. Komikiaren gaia izan zen 1978an Finistèrreko uretan Amoco Cádiz petroliountziak izandako istripuaren ondoren herritarrek emandako erantzuna.
Lehen komikia lantzen ari zen une berean edo oso jarraian, Gwénola Morizur-ek bigarren komiki baten gidoiaren prestakuntzan murgildu zen, eta 2018an Marie Duvoisinekin "Nos embellies" lana sortu zuen : urte berean Harriet Edicionesek euskaraz argitaratu zuena "Hasiera berri bat" izenburupean.