Gerezi Garaia

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITALETXEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2018 Ekaina, euskaraz, galegoz, gazteleraz eta katalanez
IZENBURUA GEREZI GARAIA
ARGITARATZAILEA txalaparta
GIDOIA Belatz
MARRAZKIAK Belatz
JATORRIZKO HIZKUNTZA Edizio Eleanitza: euskaraz, gazteleraz, galegoz, katalanez
ITZULTZAILEA Amaia Apalauza
FORMATUA Cartoné
TAMAINA 17x24
ORRIALDE KOPURUA 158
SALNEURRIA 22 euro
ISBN 978-84-17065-18-8

Mikel Santos Belatz marrazkilariak sortu du Lucio Urtubia anarkista ekintzailearen komiki biografia Txakapartaren enkarguz. Amaia Apalauzak ekarri zuen euskarara.


Lucio Urtubia Jimenez Nafarroa Garaiako Cascanten 1931 urtean jaiotako igeltseroa eta militante anarkista da.

Wikipediaren arabera, familia oso pobre batean jaio zen, eta bere aita sozialista eta ondoren komunista izan zen, baina anarkismoarekiko joera izan zuen bere bizitzaren azken zatian.

Lucio Soldadutza egiten ari zela kontrabandoan hasi zen bere konpainiako biltegitik materiala lapurtzen,eta militarrak ohartzean Frantziara alde egin zuen. Parisen anarkistekin bat egin zuen eta aktibismoan murgildu zen, bankuei iruzur egiteko sistemak asmatuaz.

2007an Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi euskal zinemagileek bere bizitzari buruzko Lucio dokumentala estreinatu zuten

Txalapartak 2008an argitaratu zuen La revolucion por el tejado liburua, non Lucio Urtubiak bere autobiografia kontatu zuen. 2014ean Mi utopía vivida liburua argitaratu zion ere.

Durangoko Azokan komikiei aipamena eginez Luciok urrengo biografia "en dibujicos" egitea proposatu zuen, eta Txalapartak proposamena proiektu bihurtu eta argitaletxearen ohiko marrazkilari Martintxo Altzuetarekin hitz egin zuen, baina eskuartean lan asko zuenez komikiaz Belatz arduratu zitekeela gomendatu zuen: honek enkargua onartuta Lucio Urtubiarekin elkarrizketa luzeak eduki zituen eta dokumentazio lan handia egin zuen. Txalapartak zabaldutako sipnosian esaten denez "Belatzek, hainbestetan kontatutako pasadizoen inguruan luze galdekatu du Lucio, ekintzak, lekuak, pertsonak, gertakizunak, atmosferak irudietan zehaztasunez islatu ahal izateko. Hala, bada, kaskantarraren biografo ofizial bihurturik, irudigile iruindarrak ezagutzen genituen abenturak eta ezagutzen ez genituen beste hainbat pasadizo ere kontatzen dizkigu: Euskaraz estreinakoz, Cascanten emandako haurtzaroa, lehen banku-desjabetzeak, poliziak despistatzeko asmatutako trikimailuak, familia kontuak, Citibank banketxearekin egindako negoziazioa, muga zeharkaldiak… guztia edo ia guztia kontatu digu Luciok akzioz eta ekintzez betetako orri hauetan. Izan ere, anarkista menderaezin honek dioen bezala: “Ezer egiten ez duen iraultzaile bat apaiz bat besterik ez da”.

Belatzen esanetan,komikia egiteko oso lagungarriak izan da Manel Craneo marrazkilari eta gidoilariaren eta Angux eta Fernando Llor gidoilarien laguntza.