2019an ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
Zerrenda hau osatze lanetan dago: 2019an argitaratu den komikiren bat ezagutzen baduzu idatzi komikipedia(abildua)gmail.com helbidera
2019an ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKIAK
|
Tupust emakume komikigileen kolektiboak lehen komiki antologia argitaratuko du Txalapartareen eskutik; «Ni» kontzeptuaren inguruan hogei egilek 14 komiki eskainiko dituzte.
|
|
2018an Zerocalcare komikigilearen Hondamuinean argitaratu zuen Farmazia Beltzak, eta "Macerie Prime Sei mesi dopo" 2019ko apirilean argitaratuko da euskaraz
|
EUSKO JAURLARITZAREN 2018 URTEKO DIRU LAGUNTZEN SARIDUNAK
2019rako ESPERO DIREN KOMIKIAK
|
Aritz Trueba marrazkilaria eta Buyan komikia sustatzen duen ekipoak "BUYAN – Sadkoren itzala” proiektua egingo dute eta Adur Larreak, Susanna Martinek eta Victor Santosek ere laguntza hau jasoko dute euren komikiak garatzeko
|
HARRIET-k 2019RAKO AURREIKUSITAKOAK
|
2018ko apirilean Berriari eskainitako elkarrizketan, Gregorio Muro Harrietek kontatu zuen gidoilari bezala argitaratuko duen komiki baten proiektua eskuartean duela: Alex Macho marrazkilariarekin elkarlanean ari da eta Ekaitz Agirre arduratuko da koloreaz. Filipinetan XIX. mendearen amaieran AEBen eta Espainiaren arteko gerra garaian garatzen da istorioa. Frantziar argitaletxe batekin argitaratzeko akordioa lortu ondoren autoreak lanean ari dira. Alex Machoren Facebook orrialdean ikus daitezke lehen emaitzak.
Muroren arabera Lotsa eta oroimina izango du izenburutzat. Zonanegativa webgunearen arabera, agian 2019an argitaratuko litzateke, eta Muro beste komiki batean ere lanean egongo litzateke, Ivan Gil marrazkilariarekin elkarlanean.
|
EUSKAL KOMIKIGINTZARI BURUZKO GERTAERA ETA ESTEKA INTERESGARRIAK
EUSKAL HERRIKO KOMIKI LEHIAKETAK
KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA
|
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko
2019 urteko deialdia argitaratu da eta eskaerak aurkezteko azken eguna apirilak 8 izango da.
OINARRIAK
15.000 euroko 4 laguntza emango dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izango da eta bat emakume batentzat.
|
BILBOKO ITSAS MUSEOKO I.KOMIKI LEHIAKETA
|
Lanak aurkezteko azken eguna, otsailak 22. bitarte. Lehiaketak, 3 kategoria izango ditu: lehena, 6-12 urte bitarteko umeentzat, bigarrena, 12-18 urte bitarteko gazteentzat eta azkena 18 urte baino gehiagoko helduentzat. izango dute lanak aurkezteko aukera.
|
KOMIKIA ETA ITSASOA
|
Martxoaren 1era bitarte aurkeztu ahal izango dira lanak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak eta COMIKDek (Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azoka) antolatutako lehiaketa honetara.
|
18 URTE AZPIKOENTZAT ZUZENDUAK
11. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA
|
DBH 3. eta 4. mailako ikasleek aurkeztu ahal izango dituzte lanak. Lan guztiak apirilaren 12a baino lehen aurkeztu beharko dira.
|
KOMIKIEI BURUZKO SOLASALDI ETA IRAKURKETA TAILERRAK
KOMIKI AZOKAK ETA JARDUNALDIAK