Yurre Ugarte

komikipediatik
Dabilenharria (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: '''Yurre Ugarte Rodriguez Tolosan 1965an jaiotako idazle eta gidoilaria da.''' Joseba Larratxe Joseviskyrekin elkarlanean 2 komiki sortu ditu eta Xabiroi aldizkarian bere...)(r)en berrikusketa, ordua: 21:06, 9 iraila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Yurre Ugarte Rodriguez Tolosan 1965an jaiotako idazle eta gidoilaria da. Joseba Larratxe Joseviskyrekin elkarlanean 2 komiki sortu ditu eta Xabiroi aldizkarian bere gidoiekin zenbait istorio labur argitaratu dira.

Euskal Herriak punk-ak eztanda egin zuenean, Tolosako 80. hamarkadako musika taldeen giroan parte hartu zuen eta fanzinegintzan aritu zen ere. Ipuin batekin Tolosako Lizardi literatur lehiaketan sari bat jaso zuen 1985 urtean.

Bere webgunean kontatzen duenez "Londresen  urtebeteko egonaldiaren ondoren, EHUn Kazetaritza ikasten jardun nuen. Ordea, laister itzuli nintzen Londresera, Zinemagintza-Bideogintza eta Argazkilaritza ikasketetan murgiltzera." Garai horretan zenbait laburmetrai idatzi eta zuzendu zituen, Amore Eroa tartean.

Wikipediaren arabera 1991an Penelope-enea sitcoma idatzi zuen ETBrako, eta  ondoren hainbat telesailetan gidogintzarekin lotutako lanak egin ditu, gidoiak idazten, gidoilari taldearen buru edo gidoi gainbegiratzaile lanetan adibidez: Goenkale-ko lehenengo bi denboraldietan, Pocahontas II /John Smithen itzulera marrazki bizidunen filmean, Barrebusa, Txikituko haut!, Teilatupean, Talo eta Lami sailetan eta gaztelerazko telesailen artean batzuk aipatzearren Vidas cruzadas, El súper...

Antzerkirako gidoigintzan Ezin Ihesi (2006) eta Himalaya Blues (2012) teatro– testuak egin ditu.

Narrazio liburugintzan artean Gasolindegian (Alberdania,2010), haur eta gazte literaturan Itsasoa maleta batean liburua(Denonartean, 2013), Naia eta Nabil detektibeak (Denonartean,2014)


KOMIKIGINTZA

2013an argitaratu zuen Sauré etxeak Katu hegoduna komikia formatu digitalean solik ( gazteleraz  La gata alada izenburua izan zuen.) Joseba Larratxe Joseviskyk marraztu zuen 

Handik gutxira Xabiroi aldizkariak idazle eta marrazkilariak elkarlanean jartzen dituzten proiektuetan parte hartzen hasi zen, eta ordudanik 3 istorio labur sortu ditu hainbat marrazkilariekin:

  • 2014ko otsaileko 31. zenbakian "Alex Orberen irudiak dituen "Azalak" sei orriko istorioa.
  • 2015eko ekaineko 36. zenbakian "Gelatina puska herrariak" Joseviskyrekin berriz ere, bost orriko istorioa.

 

  • 2016ko urriko 41 zenbakian Mai Egurzaren irudiekin Ura eta droneak sei orriko istorioa

2015ean Pikara magazinean Axpi marrazkilariarekin gazteleraz Centrifugado terrenal komiki laburra argitaratu zuen, Asociación de Autoras de Cómic elkartearen Las tiradas atalean.

Album berria

Joseba Larratxe Joseviskyren marrazkiekin eta Yurre Ugarteren gidoiaz Joana Maiz komikia 2019ko iraila/urrian argitaratuko du Harriet ediciones etxeak. Joseviskyk komikiaren lan-prozesua erakutsi du sare sozialetan. Eusko Jaurlaritzak komikiak egiteko antolatutako diru laguntzen deialdiko onuradun izan da proiektua.