Aztihitza
DATA | 2018 Azaroa |
---|---|
IZENBURUA | AZTIHITZA |
ARGITARATZAILEA | Erroak / Gure Berriak /Herrima / Prefosta |
GIDOIA | Asisko |
MARRAZKIAK | Asisko |
JATORRIZKO HIZKUNTZA | Euskara |
FORMATUA | Cartone |
TAMAINA | ? |
ORRIALDE KOPURUA | |
SALNEURRIA | € |
ISBN |
AztiHitza Xahoren BioGrafikoa Asisko Urmenetak 2018an sortutako komikia da.
Argitalpenaren arduradunak Erroa argitaletxea, Gure berriak , Herrima elkartea eta Atharratzeko Prefosta Elkartea izan dira; azken hauek Xahoren etxea izan zen Atharratzeko Xaho trinket-ostatuaren faur egungo arduradunak dira: egunkarian hasi zenez "bizkaitar batzuek erosi zuten, eraikinak zuen historia gal ez zedin. Etxea, baina, herriko gazteen esku uztea erabaki zuten jabe berriek, gazteek «nahi zuten eran»." "Erosleek baldintza bakarra jarri zieten herriko gazteei: Xahoren memoria eta izpiritua gorde eta Euskal Herriko txoko guztietan barrena hedatzeko ardura. Hala jaio zen Xahoenea deitzen dioten espazioa"
Asiskok komikiaren aria Xahoenearen berreskuratzearekin lotzen du: Prefostako kide batek, Xilbik, Xahok idatzitako Bidaia Nafarroara liburua irakurtzen hasten da, eta horrela XIX. mendeko Agosti Xaho zuberotarraren biizitza ezagutuko du, baina XXI mendeko Atharratzeko gazteen bizipenekin lotura eginez.
Aipatu beharra dago Erroa argitaletxeak aurretik Adur Larrearen eskutik Gabriel Arestiri buruzko komiki BioGrafikoa argitaratu zuela, eta Gure berriak ekimenak Asiskoren Eusklabo Alaiak argitaratu zuela.
Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu zen Aztihitza komikia azaroaren 22an eta azaroaren 24ean Atharratzeko Xahoenean ekimen berezia antolatu zuten: haurrentzako marrazketa saioa, komikiaren aurkezpen _ilustratu-musikatua", afaria eta Patxi Saizen kontzertua.
Durangoko Azokako Ahotsenean aurkeztuko du Asiskok Aztihitza komikia, abenduaren 7an 12:30etan.