2020

komikipediatik
62.99.56.206 (eztabaida) (2020ean ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKIAK)(r)en berrikusketa, ordua: 08:37, 5 urtarrila 2020
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

2020ean ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKIAK

Zaldieroa rerum.jpg
Elkarrek Zaldi Eroaren "De Rerum Natura 8" argitataratuko du. 2017eko abuztutik aurrera Berria Egunkarian argitaratutako zintak jasoko dira bertan.
Zero.JPG
Farmazia Beltza argitaletxearen eskutik Zero Calcareren Kobane Calling komikia euskaraz iritsiko da zaleen eskuetara.
Suberviola.jpg
Bilkuia webgunean kontatzen denez, Mikel Irure, Aitor Razkin eta Iñaki Sagardoi Gregorio Suberviola (Morentin, 1896) anarkista nafarraren bizitza kontatuko duen komikiaren proiektuan ari dira lanean. Komikia finantzatzeko aitzinsolasa argitaratu eta salgai jarri dute. Facebook-eko orrialdean erakusten ari dira komikiaren sorkuntza prozesua


Bang mamut.jpg
Bang argitaletxeak Mamut sailaren barne haurrentzako komikiak argitaratzen ditu: 2019an zehar Arthur Laperlaren Superpata komiki saileko albumak euskarara ekartzen ari da. Apirilerako 4 zenbaki merkaturatu ziren jada eta beste 4 maiatza ekaina bitarte iritsi dira denda eta liburutegietara


TinTin-1.jpg
Zephyrum Ediciones eta Trilita Ediciones etxeek Tintinen albumak euskaraz argitaratzen hasi dira: 2019ko apirilean Castafioreren bitxiak albuma merkaturatu dute, eta beste bi album ere euskarara ekartzeko aukera dagoela dirudi: Ilargira bidean eta Ilargian oinez. Igor Leturiak eman du guzti honen berri

EUSKO JAURLARITZAREN 2018 URTEKO DIRU LAGUNTZEN SARIDUNAK
2019rako ESPERO DIREN KOMIKIAK

Igor leturiak bere blogean 2018 urteko saridunen proiektuei buruz idatzi du

Komikiak 17.jpg
Hauek dira 2019 urtean lehiaketako diru laguntzak irabazi dituzten autoreak:
  • Alex Machok jaso zuen laguntza Harriet gidoilariarekin "Lotsa eta oroimina" komikia sortzeko. Harriet etxeak argitaratu zuen eta Getxoko Komiki Azokan aurkeztu zen.
  • Iñaki Martiarena Otxotorena "Mattin" marrazkilariak "Belardo, ba al zatoz? komikia sortu zuen: Berriak 2019an argitaratu zuen eta Durangoko Azokan aurkeztu zen.
  • Higinia Garay Zaratek "La palabra que empieza por A" komiki proiekturako jaso zuen diru laguntza.

2018an diru laguntzak jaso zituzten proiektuen egoera:

  • Harkaitz Cano idazleak eta Adur Larreak marrazkilariak elkarlanean Antzar eguna komikia sortuko dute: 1984an GAL-ek hildako Santi Brouard-en azken uneak komikiratuko dituzte. 2019ko abenduan Txalapartak argitaratuko du, eta katalanez eta galegoz argitaratzea ere aurreikusten da.
  • Susanna Martín Bilbotarrak eta Miguel Angel Giner Bou-k Ofensiva final komikian ari dira lanean. Dolmen argitaletxeak aterako du gaztelaniaz eta agian euskaraz: Erdialdeko Amerikan emakumeei buruzko dokumentala egiten ari den Iratxeren ibilerak kontatuko dituzte.
  • Victor Santos-ek sortuko duen komikia Akira Kurosawa zinegilearen bizitza izango du hizpide: Norma argitaletxearen eskutik iritsiko da gaztelaniazko bertsioa, eta baliteke euskaraz ere argitaratzea.