2020ean ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKIAK
|
Elkarrek Zaldi Eroaren "De Rerum Natura 8" argitataratuko du. 2017eko abuztutik aurrera Berria Egunkarian argitaratutako zintak jasoko dira bertan.
|
|
Farmazia Beltza argitaletxearen eskutik Zero Calcareren Kobane Calling komikia euskaraz iritsiko da zaleen eskuetara.
|
|
Zephyrum Ediciones eta Trilita Ediciones etxeek Tintinen albumak euskaraz argitaratzen hasi dira: 2019ko apirilean Castafioreren bitxiak albuma merkaturatu dute, eta beste bi album ere euskarara ekartzeko aukera dagoela dirudi: Ilargira bidean eta Ilargian oinez. Igor Leturiak eman du guzti honen berri
|
EUSKO JAURLARITZAREN 2018 URTEKO DIRU LAGUNTZEN SARIDUNAK
2019rako ESPERO DIREN KOMIKIAK
Igor leturiak bere blogean 2018 urteko saridunen proiektuei buruz idatzi du
|
Hauek dira 2019 urtean lehiaketako diru laguntzak irabazi dituzten autoreak:
- Alex Machok jaso zuen laguntza Harriet gidoilariarekin "Lotsa eta oroimina" komikia sortzeko. Harriet etxeak argitaratu zuen eta Getxoko Komiki Azokan aurkeztu zen.
- Iñaki Martiarena Otxotorena "Mattin" marrazkilariak "Belardo, ba al zatoz? komikia sortu zuen: Berriak 2019an argitaratu zuen eta Durangoko Azokan aurkeztu zen.
- Higinia Garay Zaratek "La palabra que empieza por A" komiki proiekturako jaso zuen diru laguntza.
2018an diru laguntzak jaso zituzten proiektuen egoera:
- Harkaitz Cano idazleak eta Adur Larreak marrazkilariak elkarlanean Antzar eguna komikia sortuko dute: 1984an GAL-ek hildako Santi Brouard-en azken uneak komikiratuko dituzte. 2019ko abenduan Txalapartak argitaratuko du, eta katalanez eta galegoz argitaratzea ere aurreikusten da.
- Susanna Martín Bilbotarrak eta Miguel Angel Giner Bou-k Ofensiva final komikian ari dira lanean. Dolmen argitaletxeak aterako du gaztelaniaz eta agian euskaraz: Erdialdeko Amerikan emakumeei buruzko dokumentala egiten ari den Iratxeren ibilerak kontatuko dituzte.
- Victor Santos-ek sortuko duen komikia Akira Kurosawa zinegilearen bizitza izango du hizpide: Norma argitaletxearen eskutik iritsiko da gaztelaniazko bertsioa, eta baliteke euskaraz ere argitaratzea.
|