2020

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

2020ean ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKI BATZUK

Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera

Zaldieroa rerum.jpg
Elkarrek Zaldi Eroaren "De Rerum Natura 8" argitataratuko du. 2017eko abuztutik aurrera Berria Egunkarian argitaratutako zintak jasoko dira bertan.
Zero.JPG
Farmazia Beltza argitaletxearen eskutik Zero Calcareren Kobane Calling komikia euskaraz iritsiko da zaleen eskuetara.
Basolatik.jpg
2017ko otsaileko Xabiroi aldizkariaren 43. zenbakian Asisko Urmenetak (gidoia) eta Joseba Larratxek (irudiak) "Basolatik berri onik ez" sailari hasiera eman zioten. 2020an argitaratuko dira azken bi kapituluak eta albuma udazkenean kaleratuko da.


Sasi artean logo.jpg
https://issuu.com/xabiroi/docs/xabiroi52web 2019ko Xabiroi aldizkariaren 52. zenbakian "Sasi artean Elgeta" komikia argitaratzen hasi zen atalka. Ikastolen Elkartea eta Trikitixa Elkartearen artekolankidetzaren emaitza da, Jazinto Rivas "Elgeta" trikitilariaren bizitza du ardatz, Koldo Izagirreren gidoiaz, Dani Fanoren marrazkiekin eta Garluk Agirreren koloreztatze lanarekin. 2021 urtean argitaratuko da album moduan. Goienn erreportaia eta bideoa egin zuten Dani Fano autorearekin
Suberviola.jpg
Bilkuia webgunean kontatzen denez, Mikel Irure, Aitor Razkin eta Iñaki Sagardoi Gregorio Suberviola (Morentin, 1896) anarkista nafarraren bizitza kontatuko duen komikiaren proiektuan ari dira lanean. Komikia finantzatzeko aitzinsolasa argitaratu eta salgai jarri dute. Facebook-eko orrialdean erakusten ari dira komikiaren sorkuntza prozesua


Tierra tragame logo.jpg
Miriam Camerosek eta David Priegok ¡Tierra, Trágame! komikia argitaratu zuten eta Bruguera Sarien lehen edizioan saria lortu zuten. Nafarroako Hitzan egindako elkarrizketan adierazi zuen komikia euskarar itzuli eta Durangoko Azokarako argitaratu nahiko luketela.
TinTin-1.jpg
Zephyrum Ediciones eta Trilita Ediciones etxeek Tintinen albumak euskaraz argitaratzen hasi dira: 2019ko apirilean Castafioreren bitxiak albuma merkaturatu dute, eta beste bi album ere euskarara ekartzeko aukera dagoela dirudi: Ilargira bidean eta Ilargian oinez. Igor Leturiak eman du guzti honen berri

KOMIKIEI BURUZKO SOLASALDI ETA IRAKURKETA TAILERRAK

EUSKO JAURLARITZAREN 2018 URTEKO DIRU LAGUNTZEN SARIDUNAK
2019ran argitaratu edo 2020rako ESPERO DIREN KOMIKIAK

Igor leturiak bere blogean 2018 urteko saridunen proiektuei buruz idatzi du

Komikiak 17.jpg
Hauek dira 2019 urtean lehiaketako diru laguntzak irabazi dituzten autoreak:
  • Alex Machok jaso zuen laguntza Harriet gidoilariarekin "Lotsa eta oroimina" komikia sortzeko. Harriet etxeak argitaratu zuen eta Getxoko Komiki Azokan aurkeztu zen.
  • Iñaki Martiarena Otxotorena "Mattin" marrazkilariak "Belardo, ba al zatoz? komikia sortu zuen: Berriak 2019an argitaratu zuen eta Durangoko Azokan aurkeztu zen.
  • Higinia Garay Zaratek "La palabra que empieza por A" komiki proiekturako jaso zuen diru laguntza.

2018an diru laguntzak jaso zituzten proiektuen egoera:

  • Harkaitz Cano idazleak eta Adur Larreak marrazkilariak elkarlanean Antzar eguna komikia sortuko dute: 1984an GAL-ek hildako Santi Brouard-en azken uneak komikiratuko dituzte. 2019ko abenduan Txalapartak argitaratuko du, eta katalanez eta galegoz argitaratzea ere aurreikusten da.
  • Susanna Martín Bilbotarrak eta Miguel Angel Giner Bou-k Ofensiva final komikian ari dira lanean. Dolmen argitaletxeak aterako du gaztelaniaz eta agian euskaraz: Erdialdeko Amerikan emakumeei buruzko dokumentala egiten ari den Iratxeren ibilerak kontatuko dituzte.
  • Victor Santos-ek sortuko duen komikia Akira Kurosawa zinegilearen bizitza izango du hizpide: Norma argitaletxearen eskutik iritsiko da gaztelaniazko bertsioa, eta baliteke euskaraz ere argitaratzea.



EUSKAL HERRIKO KOMIKI LEHIAKETAK

2020 URTEAN INDARREAN DAUDEN LEHIAKETA EDO DEIALDIAK

PORTUGALETEKO
URI URENA
XXXIV. KOMIKI LEHIAKETA
2020 portugalete komiki lehiaketa.jpg
Bi Kategoria
  • Komiki Kategoria

3 sari+ Akzesita euskarazko egile onenari +Akzesita Portugaleteko egile onenari +Gazte akzesita, 16 urtetik beherako onenari

  • Komiki Banda Kategoria

Sari bakarra+ Akzesita, 18 urtetik beherako onenari.

Lanak aurkezteko azken eguna: 2020/03/27 OINARRIAK