Denon Artean Cenlit

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Cenlit 1976tik testu liburu eta liburu teknikoak (gaztelaniaz gehienbat) argitaratu izan dituen argitaletxea da. Berriozarren du egoitza.

Denonartean 2008an sortu zen eta Cenlit barneko zigilua da.

Cenlitek Rafael Ramos marrazkilariaren komikiak argitaratu zituen: Aitor y los Vascones saileko bi liburuki, eta Amaya. Los vascos en el siglo VIII (Amaia. Euskaldunak VIII. mendean) eta Historia de Navarra (Nafarroako historia).

Euskaraz sortutako komikigintzari dagokionez, Denonarteanek 2017 urtean Garazi Albizuaren Kemena eta Begoña Durrutyren Bereterretxeren kanthoria argitaratu zituen.(Durrutyren Cherch´pas a comprendre. Ez da konprenitzen ahal gerra! argitaratu zuen ere)

CENLIT/DENONARTEAN WEBGUNEA