Mikel Orbegozo
Mikel Orbegozo 1979 urtean Donostiako Intxaurrondo auzoan jaiotako marrazkilaria da.
Komikigintzan autodidakta da Mikel Orbegozo. Ikuspuntu ironiko eta umorezkoa dute bere lanek, xamurtasuna eta salaketa bateratuaz.
2005 urtetik 2019ko apirilera bitarte preso egon zen. 2017ko uztailean, Badajozeko gartzelan zegoela, Kepa del Hoyo ziegakidea bihotzekoak emanda hil zen.
Ataramiñe elkarteak Mikel Orbegozoren 3 album argitaratu ditu, 2010, 2013 eta 2015ean urrenez urren.
2016ko urtarrilean H28 komiki aldizkariaren 12. alean hasi zen kolaboratzen eta urte berean argitaratu zen "Urdekari paperitikoan" hartu zuen parte.
Irutxuloko Hitzan argitaratu ditu komikiak ere.
2018an Joxemari Carrere ipuin kontalariak sortutako "MariTxipi eta amatxo" ipuina ilustratu zuen, Sara Majarenasen bizipenetan oinarrituta.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2015 11 AZAROA | Ilargiraino | Ataramiñe | Mikel Orbegozo | Mikel Orbegozo | Euskaraz Jatorrizkoa | 2015 11 AZAROA | |
2013 10 ABENDUA | Preso nago II | Ataramiñe | Mikel Orbegozo | Mikel Orbegozo | Euskaraz Jatorrizkoa | 2013 | |
2010 12 ABENDUA | Preso nago | Ataramiñe | Mikel Orbegozo | Mikel Orbegozo | Euskaraz Jatorrizkoa | 2010 12 ABENDUA |