Erroa
Erroa argitaletxea Zenbat Gara kultura elkartearen ekimenez eta bultzadaz sortutako argitaletxea da.
Zenbat Gara elkartearekin harremana dute euskalgintzarekin lotura duten hainbat egitasmo: Bilboko Kafe Antzokia, Gabriel Aresti euskaltegia, Bakaikuko Etxea eta barnetegia, Bilbo Hiria irratia, Gazteola haur eta gazteak, Kurkuluxetan umegunea eta Algara konpartsa, besteak beste.
Argitaletxearen helburu nagusietako bat gazteek eta helduek euskara ikasteko eta literatura euskaraz irakurtzen hasteko material egokiak argitaratzea da. Diskak ere merkaturatu dituzte
Dozenatik gora liburu argitaratu ditu, eta horien artean orain arte 3 komikien sorkuntzan parte hartu du.
Gureberriak, Erroa argitaletxea eta Lapurdi 1609 elkarteen eskutik Asisko Urmenetak "Sugarren mende" komikia argitaratuko du.
1525etik 1616ra bitarte Erronkaritik Sakanaraino izan zen sorgin-ehiza du ardatz komikiak. Lapurdin Logroñoko prozesua baino urte bat lehenago ere jazarri zituzten herritarrak sorgin-ehizaren aitzakiapean. Gureberriak-ek stand propioa izango du Sarako Biltzarrean aurten ere, eta irailaren 6ean liburua fisikoki oraindik eskuratzeko aukera izango ez den arren, erosteko modua izango dela adierazi du Gureberriakek. |
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2018 AZAROA | Aztihitza | Erroa / Gure Berriak /Herrima / Prefosta | Asisko | Asisko | Euskaraz Jatorrizkoa | 2018 11 Azaroa | |
2015 10 URRIA | Gabriel Aresti BioGrafikoa | Erroa/Gabriel Aresti Kultura Elkartea | Adur Larrea | Adur Larrea | Euskaraz Jatorrizkoa | 2015 10 URRIA |