Nabarralde
67.218.238.224 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 09:33, 27 abendua 2020
Nabarralde Fundazioa 2001 urtean sortu zen eta Nafarroako memoria kolektiboa berreskuratu eta ezagutaraztea helburu duen elkarte bat da.
Nabarralderen webgunean azaltzen denez "ikerketa-proiektu gisa eraikitzen da, ezagutza, sustapena, bilgunea… eta funtsezko helburua du, hain justu, kulturaren, historiaren eta gizatalde gisa eratzen gaituen guztiaren zabalkunde handiena egitea."
Horretarako hainbat jarduera sustatzen ditu: hitzaldiak, jardunaldiak, ekitaldiak, era argitalpenak.
Nabarralde izeneko aldizkariaz gain, liburu ugari argitaratu ditu, tartean komikiak.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2020 ABENDUA | Foixeko Katalina | Nabarralde | Angel Rekalde | Ainara Azpiazu Axpi | Bi edizio, euskaraz eta gazteleraz | ? | 2020 12 ABENDUA |
2019 | 1620 Nafarroa Beheregaina | Nabarralde | Asisko | Asisko | Euskaraz jatorrizkoa | 2019 11 Azaroa | |
2018 | Maria Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak | Nabarralde | Miren Mindegia | Adur Larrea | 2 edizio, euskaraz/gazteleraz | 2018 11 Azaroa | |
2016 | Eneko Aritza. Lehen errege baskoia | Nabarralde | Angel Rekalde | Joseba Larratxe Josevisky | 2 edizio, euskaraz/gazteleraz | Miren Mindegia | 2016 11 azaroa |