2021

komikipediatik
67.218.239.158 (eztabaida) (2021 URTERAKO ESPERO DIREN KOMIKIAK)(r)en berrikusketa, ordua: 14:31, 9 otsaila 2021
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

2021 URTERAKO ESPERO DIREN KOMIKIAK

Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera


Abixua beti berdin komikia.jpg
Asier Iturralde marrazkilariak (Studio Gaston) 'Beti Berdin' tabernari buruzko istorioak sortu ditu: Urte hasierarako paperean albuma argitaratuko du COVIDari buruz egindako komikiekin, Bilboko Udalaren “BILBAO AURRERA” programari esker.
Abdon.jpg
Gerra aurreko euskarazko lehen komiki aldizkariaren sustatzaileari buruzko Abdon Gonzalez de Alaizaren alfabetoa' liburua argitaratu eta gero Miel Angel Elustondo Etxeberria eta Asier Iturralde marrazkilariak (Studio Gaston) Alaizaren bizitza komikiratzeko proiektuan ari dira. Animo!
Susannamartintupust2.jpg
2019an Tupust! 1. komiki antologia feministaren lehen alea argitaratu zen, eta jada hainbat autore lanean ari dira ekimenaren 2. zenbakia kaleratzeko. Susanna Martínek adibidez bere bikotearen erditzea nola bizitu zuen komikiratuko duela jakinarazi du. Istorio berriak ezautzeko irrikitan gaude!

KOMIKIAK SORTZEKO 2020ko EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIKO IRABAZLEAK


Komikiak 17.jpg
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko

Deialdira proiektuak aurkezteko epea aurreko edizioetan urteko lehen hilabeteetan izan da 2020 URTEKO OINARRIAK

Orain arte 15.000 euroko 4 laguntza eman dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusi zen azken oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea.

HAUEK DIRA 2020ko DEIALDIAN IRABAZLE SUERTATU ZIREN PROIEKTUAK 2021 edo 2022 URTEETAN ARGITARATZEA ESPERO DA


KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA, AURREKO URTEETAKO IRABAZLEAK


35 URTE AZPIKOENTZAT
NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOAREN
EUSKARAZKO KOMIKI SARIA
NAFARROAKO KUTXA LEHIAKETA.JPG

Nafarroako Kutxa Fundazioak komiki lehiaketa antolatu du 35 urte azpikoentzat.

Saria hutsik geratzen ez bada, irabazlearentzako 2000 eurotako sariaz gain, Lan irabazlea Luces de Gálibo argitaletxeak argitaratuko du urtebeteko epean gehienez

Lanak aurkezteko epea itxita

Tano.jpg
Guaixe atariaren arabera Elias Taño Valentziako artistak altsasuko gazte espetxeratuen aldeko murala egin zuen, ondoren 2020ean 'Dios, Patria, Fueros y (Rey) Altsasu' komikia argitaratu zuen eta euskarazko bertsioa 2021ean eskuratu ahal izango da seguraski.



BROKEN EYE.jpg
Broken eye ingelesez.jpg
2020ko ekainean jakinarazi zuten Etxeberria anaiek Iñaki Arenas marrazkilari hernaniarrarekin ‘Broken Eye’ komikiaren sortze prozesuan ari zirela: 2021ean AEBetako Scout Comics-ek argitaratuko du ingelesez.

Gazteleraz, frantsesez eta euskaraz argitaratu ahal izatea lortu nahi lukete autoreek ere.

bideoa

Margot.jpg
2012tik komiki azoka ezberdinetara joan dira Etxeberria anaiak komiki proiektu batzuk eskuartean dituztela, eta Angoulemeko komiki azokan adibidez 'Margot' komikia aurkeztu zieten hainbat editoreei.
 Arianna Pisani Irlandan bizi den ilustratzailearekin komikiaren sortze prozesuan ari direla jakinarazi dute Etxeberria anaiek.
Harald 2 LOGO.jpg
Harriet Ediciones-en eskutik 'Harald eta Ignir-en altxorra' sailaren bigarren alea iritsiko da irakurleen eskuetara.


Sasi artean logo.jpg
2019ko Xabiroi aldizkariaren 52. zenbakian "Sasi artean Elgeta" komikia argitaratzen hasi zen atalka. Ikastolen Elkartea eta Trikitixa Elkartearen artekolankidetzaren emaitza da, eta Jazinto Rivas "Elgeta" trikitilariaren bizitza du ardatz: Koldo Izagirreren gidoiaz, Dani Fanoren marrazkiekin eta Garluk Agirreren koloreztatze lanarekin. 2021 urtean argitaratuko da album moduan. Goienan erreportaia eta bideoa egin zuten Dani Fano autorearekin


Asterix 2021.jpg
Bi urtean behin Asterixen abentura berria argitaratzen da, eta hurrengoa 2021eko urriaren 21ean merkaturatuko da. Didier Conrad eta Jean-Yves Ferrik Uderzorekin landutako azkeneko istorioa da, 2020ean zendu bait zen Asterix marraztu zuen jatorrizko autorea(Gosciny gidoilaria 1977 urtean hil zen).

Azken urteekako ohiturari jarraituaz (txandaka herrixkatik kanpo eta herrixkan kokatzea abenturak), oraingoan herrixkatik kanpo gertatuko den istorio bat sortzen ari dira. Bisitatuko duten herria "irudimenezkoa" edo "aspaldian desagertua" dela esan dute autoreek, beraien ustez Gosciniren garaian herrialde bakoitzari buruzko txantxak ez zutelako gaur egun duten eragina eta orain tentuz ibili behar baita inor mindua ez sentitzeko. Dena den,Zona Negativa atariak nabarmendu du Tintinen 'Loto Urdina' komikiaren erreferentziak dituela argitaratu den orrialdeak.



Suberviola.jpg
Bilkuia webgunean kontatzen denez, Mikel Irure, Aitor Razkin eta Iñaki Sagardoi Gregorio Suberviola (Morentin, 1896) anarkista nafarraren bizitza kontatuko duen komikiaren proiektuan ari dira lanean. Komikia finantzatzeko aitzinsolasa argitaratu eta salgai jarri dute. Facebook-eko orrialdean erakusten ari dira komikiaren sorkuntza prozesua


Tierra tragame logo.jpg
Miriam Camerosek eta David Priegok ¡Tierra, Trágame! komikia argitaratu zuten eta Bruguera Sarien lehen edizioan saria lortu zuten. Nafarroako Hitzan egindako elkarrizketan adierazi zuen komikia euskararazko bertsioa argitaratu nahiko lukeela.



2022 URTERAKO ESPERO DIREN KOMIKIAK


Emakumeon memoria 1937.JPG
2020ean argitaratu du Aiert Zubigarai ‘3izkai’ Elorrioko irudigileak ‘Emakumeon Memoria 1937, Intxortatik Artxandara’ liburua, Laumunarrieta 1937, Intxorta 1937 eta beste elkarte batzuen eskutik: marrazki eta testuen bidez Gerra Zibil garaian Bizkaiko fronteetan aritu ziren emakumeen bizipenak jaso dira bertan.

Autoreak Durangon atariari adierazi zionez "Kaleratu dugun lana 2022an argitaratu nahi dugun komiki liburuaren aurrerapena da. Izan ere, guztiz amaituta dagoen komikia Elgetari dagokio eta Elorriokoa zein Eibarkoa osatu egin behar dira. Gainera, behin betiko lanean Durangon, Zornotzan, Larrabetzun, Basaurin eta beste herri batzuetan gertatutakoak komikien bidez islatuko dira."]

EUSKAL KOMIKIGINTZARI BURUZKO GERTAERA ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

KOMIKIEKIN HARREMANA DUTEN GERTAERAK

H28.JPG
H28 aldizkaria 2020ko azaroan berpiztu zen! Adi sare sozialei!


Komikia erakusketa bakio.jpg

2017 urtean Mikel Begoña eta Kike Infamek 'Komikia:euskal komikia 1975-2017 El cómic vasco' liburua argitaratu zuten.

Liburuaren aurkezpenarekin batera erakusketa bat antolatu zen: erakusketa gaurkotu dute, eta 1975 urtetik gaur arte komikigintzak Euskal Herrian izan duen bilakaeraren ikuspegi orokor bat eskaintzen du, azken hiru urteotako ekoizpenaren laginekin.

'Komikia, 1975tik' erakusketa 2021 urteko ekainaren 27ra bitartean ikusi ahalko da, Bakioko Txakolingunean

ERAKUSKETAREN ORDUTEGIAK

  • Urrian astelehenetik larunbatera 10:00-14:00 /16:00-18:00 ; Igandetan 10:00-15:00
  • Azarotik apirila bitarte Asteartetik igandera 10:00-14:00
  • Maiatza eta ekainean astelehenetik larunbatera 10:00-14:00 / 16:00-18:00 ; Igandetan 10:00-15:00


Euskal komikia bolonia.jpg


COVID19 pandemiaren baitan, Streaming bidez egin behar izan zen Euskal komikigintzaren historiari buruzko ekitaldia, eta jada Youtuben dago eskuragarri gazteleraz Kike Infameren gidaritza eta gidoiarekin Ainara Azpiazu "Axpik" eta Mikel Begoñak izandako solasaldia: 70. hamarkadatik XXI menderarte euskal komikigintzak egindako ibilbidea izan zuten hizpide, eta gaur egungo egoera aztertu zuten ere.

KOMIKI AZOKAK ETA JARDUNALDIAK

komikizaleok geroz eta azoka eta topagune propio gehiago dituzte, eta literatur jardueretan ere komikiak bere lekua hartzen ari da poliki-poliki

ANTSOAINGO KOMIKI ETA ILUSTRAZIO SOZIALARI BURUZKO JARDUNALDIAK

Antsoain 2021.jpg
2021eko neguan bigarren aldiz Antsoainen Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko Jardunaldiak antolatu dira, urtarrilaren 25etik otsailaren 7ra [https://twitter.com/KomikiBooM/status/1346913998869065728 Elias Tañok egin du kartela. Egitaraua
ANGOULEMEKO KOMIKI JAIALDIA
Anguleme 2021.jpg
'Urtarrilaren 29 eta 30ean sarien berri emango da, eta udara hasi bezain pronto eta osasun baldintzek ahalbidetzen badute, Angoulemeko Komiki Jaialdia 'ekainaren 24tik 27ra ospatuko da. . informazio guztia, https://www.bdangouleme.com/


HEROES COMIC CON Azoka Barakaldoko BEK-en
Heroes comic con4.jpg
Heroes Comic Con azokako lehenengo edizioa https://bilbaoexhibitioncentre.com/eu/heroes-comic-con-lehenengo-aldiz-izango-da-bilbon/ Bilbao Exhibition Centre-n antolatyu nahi izan zuten baina bertan behera geratu zen. Madrilen eta Valentzian ospatzen diren edizioetara gehituko litzateke Bilbokoa. 2021 urteko ekainean antolatzeko borondatea adierazi dute.


EGUTEGIA: KOMIKI JARDUNALDIAK, AZOKAK ETA KOMIKIAREN PRESENTZIA DUTEN LITERATUR TOPAKETAK

UDABERRIAN

Saran 2020 urtean IKUSI-MIKUSI Haur eta Gazte Literatura Azoka ospatu behar zen, bertan behera geratu zen eta 2021 urteko apirilean ospatuko da.

2019an antolatu zen lehen aldiz Ziburuko liburu azoka: 2'20ean ezin izan zen burutu eta 2021 urteko ekaineko lehen asteburuan ospatzea aurreikusten da.

KOMIKIEI BURUZKO SOLASALDI ETA IRAKURKETA TAILERRAK

  • DONOSTIA: Beste ikasturte batez, 2021eko ekaina bitarte Igor Leturiak Intxaurrondoko Kulturetxean dinamizatzen dituen saioak antolatu dira.
Urtarrilaren 12an 'Komikigintza: Cano eta Holgado elkarlanean' saioa antolatu da: Ikastolen Elkarteko Xabiroi aldizkarirako 2005 urtetik 4 album sortu dituzte elkarlanean bi autoreek.

2020ko azaroaren 10ean egin zen Buyan - Heriotzaren uhartea. komikiari buruzko solasaldia.


  • AULESTI:

Urtarrilaren 3an Txoko Morea Tupust! komiki antologiari buruz aritu ziren berbetan.