'''KOMIKI LEHIAKETEN ATALA'''
(Zerrenda hauek eguneratze bidean daude. Beste komiki lehiaketaren bat ezagutzen baduzu, idatzi komikipedia(a-bildua)gmail.com helbidera)
2020ko DEIALDIETAKO DATETAN OINARRITUTAKO EGUTEGIA 2021 urtean deialdi guztiak errepikatuko ote diren ez da jakinarazi
Edukiak
EUSKAL HERRIKO KOMIKI LEHIAKETA NAGUSIEN EGUTEGIA
NEGUA | UDABERRIA | UDARA | UDAZKENA |
COMIKD AZOKAKO LEHIAKETA ORAINDIK DEIALDIA EGIN GABE |
AZPEITIKO SORMENERAKO BEKA (KOMIKI PROIEKTUAK ERE AURKEZTU DAITEZKE) | GALTZAKOMIK LEHIAKETA | |
KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA | HERNANIKO KRONIKA ALDIZKARIA KROMIKIA LEHIAKETA | ||
PORTUGALETEKO URI URENA KOMIKI LEHIAKETA | |||
HAUR ETA GAZTEENTZAKO KOMIKI LEHIAKETA NAGUSIEN EGUTEGIA
NEGUA | UDABERRIA | UDARA | UDAZKENA |
13. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA (DBH 3 eta 4ko ikasleak | NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOAREN EUSKARAZKO KOMIKI SARIA (35 URTE AZPIKOENTZAT) | ||
COMIKD AZOKAKO LEHIAKETA | |||
PORTUGALETEKO URI URENA KOMIKI LEHIAKETA |
TOKIAN TOKIKO KOMIKI LEHIAKETA NAGUSIEN EGUTEGIA
2021 URTEKO LEHIAKETA ETA DEIALDI NAGUSIAK
EKE-ELKAR LITERATURA BEKA |
Elkar fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Iparraldeko idazleak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz ‘EKE-Elkar literatura beka’ sortu dute Iparraldeko edonork parte har dezake, adin mugarik gabe.
Bi urtetarik behin idazlanaren generoa aldatuko da, eta 2021eko deialdi honentzat, komikia edo nobela grafikoa izanen da generoa eta 6.000 euroko diru kopurua emanen zaio, epaimahaiak hautatuko duen obra proposamenaren egileari. Deialdi honen generoa komikia izanik, egitasmoaren egileak bi pertsona edo gehiago baldin badira (idazlea eta ilustratzailea), bat gutxienez Iparraldekoa izanen da (Iparraldean jaioa edota bizi dena). Deialdi honetara, eskatu generoan egiteko xedeak aurkeztu litezke, iparraldeko euskara batuan sortuak, beren zati bat edo osotasuna nehon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta beste nehongo obra batetik moldatuak ez direnak. Obraren egitasmoa 2021eko maiatzaren 31eko berantenaz ondoko helbidera igorri beharko da: Elkar argitaletxea. 9 Gouverneurs karrika. 64100 Baiona. Epaimahaiak bere hautua 2021eko ekainaren 31a baino lehen hautagaiei jakinaraziko die. Irabazleak, izendapena eskuratu eta gehienez 2022eko martxoaren 31ra arteko epea izanen du, proiektu amaitua helarazteko. Komiki lanaren luzera aldez aurretik xehetzen zaila bada ere, liburua osatzeko heina izan beharko du : 60 orrialde, gutxienez. |
KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko
2021 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko Eskaera epea ez da jakinarazi,baina komenigarria izan daiteke aurreko urteko OINARRIAK irakurtzea proiektua eta dokumentazioa prestatzen joateko. 2020 urtea bitarte urtero 15.000 euroko 4 laguntza eman ziren komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Orain arteko oinarrien arabera, laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusi da oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea.
|