Elias Taño

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Elías Taño 1983 urtean Tenerifen jaio eta gaur egun Valentzian bizi den artista grafikoa da. 2021eko otsailean Jaungoikoa, Aberria, Foruak eta Altsasukomikia argitaratu zuen euskaraz 'Antsoain Komiki Boom' Jardunaldien antolatzaileen laguntzaz.


Tenerifeko Fernando Estévez arte eta diseinu eskolan ikasi zuen, Bartzelonan jarraitu zituen ikasketak eta Valentziara joan zen 2004 urtean formazioa amaitzeko asmoz: hiri horretan garatu du bere irudigile, komikigile eta sortzaile ibilbidea gehiena, bertan fanzine eta autoedizioaren munduan murgildu zen eta elkarlan esperientzia ugaritan parte hartzen du.

Diseinugile grafiko bezala lan egiten du, autoedizio proiektuetan parte hartzen du eta gizarte mugimendu anitzekin elkarlanean aritzen da. Dissenycv atariari adierazi zionez Arte soziala baino arte politikoa aldarrikatzen du eta irudigile lanbideari buruzko hausnarketa zorrotzak egiten ditu, lan baldintza duinak aldarrikatuaz.


2018 urtean Elias Tañok Valentziako Sagunt hiriko 'Mes que murs' jardunaldietan parte hartu zuen, eta bertako merkatuko paretetan aldarrikapen ezberdinen artean altsasuko gazteekin elkartasunezko irudi eta hitz batzuk marraztu zituen.

Ondoren Valentzia hirian beste hormaírudi bat egin zuen.

EUSKARAZ IRAKURRI DAITEKEEN AUTOREAREN KOMIKIA

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2021 02 OTSAILA
2021 jaungoikoa aberria foruak altsasu.jpg
Jaungoikoa, Aberria, Foruak eta Altsasu Antsoain Komiki Boom Elias Taño Elias Taño Gazteleraz jatorrizkoa ? 2020 10 URRIA Gazteleraz: Dios, Patria, Fueros y Altsasu (Egilea Editore)