Vincent Caut

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Vincent Caut Frantziar Estatuko Melunen 1991 urtean jaiotako irudigilea da.

Gaztetatik komikigintzara lotua, 2009an Angoulêmeko jaialdiko Révelation Blog lehiaketako bigarren saria jaso zuen, eta ondoren Diantre! Argitaletxearentzako bere lehen albuma sortu zuen. Le Trésor de l’Île Mokoko

Arte aplikatuetako ikasketak egiten ditu eta gazte-ilustrazioaren arloan lan egiten (Okapi, Palojhore, Makaka, La Boîte à bulles...).

2013an, Milan argitaletxeak gazteentzako komiki pertsonaia berriak sortzeko enkargua egin zien Romain Pujo gidoilariari eta Vincent Cauteri: Toboggan aldizkarian argitaratu ziren lehen istorioak eta Frantziar Estatuan jada 7 albumez osatutako AVNI saila bihurtu da.

Avni sailaz gain, 'Mes 100 premiers mots des animaux' saileko marrazkilaria ere bada, baita Léopold? sailean 3 liburuki osatu ditu.

Bedetheque atarian dago bere bibiografia.


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2020 10 URRIA
BIGA1 Eus.jpg
Biga 1. Benetan identifikatu gabeko animalia Astiberri Txikiberri bilduma Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez Jon Muñoz 2014 Avni 1(Milan editeur)