Zephyrum Ediciones
Zephyrum izenpean Tintin komiki pertsonaiaren produktuen merkaturatzeaz arduratzen den enpresa taldea dago, 3 belaunaldi tintinzalez osatzen den Zendrera familiaren eskutik. Online lan egiteaz gain, Bartzelonako Sarrià-Sant Gervasi barrutian denda bat dute, Moebius, Pratt eta beste autoreen merchandisinarekin.
Panpin eta figuratxoez gain, Hergeren lanari buruzko saiakerak eta dibulgazio liburuak argitaratzen dituzte.
2019 urtetik aurrera, Trilita Edicionesekin elkarlanean, Tintinen abenturak berralgitaratzeari ekin zioten Espainiar Estatuaren baitan dauden zenbait mintzairetan(euskaraz, araneraz, galizieraz, asturieraz, mallorkeraz, aragoieraz, valentzieraz, castúoz...), eta oraingoz urtean ale bat edo bi merkaturatu dituzte. Euskararen kasuan 1000 ale argitaratu zituzten. Tintinen abenturak 120 hizkuntzetan baino gehiagotan irakurri daitezke.
TINTINEN ABENTUREN BERRALGITALPENA XXI MENDEAN
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2020 11 AZAROA | Ilargia helburu Tintinen Abenturak Saila | Zephyrum Ediciones/Trilita Ediciones | Hergé | Hergé | Frantsesetik itzulia | Inazio Mujika Iraola (80. hamarkadan Elkarrek argitaratutako ediziorako Patxi Apalategik egindako itzulpenean oinarrituta) | 1953, Objectif Lune |
2019 04 APIRILA | Castafioreren bitxiak Tintinen Abenturak Saila | Zephyrum Ediciones/Trilita Ediciones | Hergé | Hergé | Frantsesetik itzulia | Inazio Mujika Iraola (1988an Elkarrek argitaratutako ediziorako Joxantonio Ormazabalek egindako itzulpenean oinarrituta) | 1963, Les Bijoux de la Castafiore |