Romain Pujol
Astiberri argitaletxeko webgunearen arabera Romain Pujol Frantziar Estatuko Albin 1989 urtean jaiotako komiki gidoilaria da.
Ikastetxean irakasle eta ikaskideen karikaturak egiten zituen eta 2006an Teenagers kategoriako bigarren saria lortu zuen Colomiers komiki lehiaketan. 2007an, batxilergoa egiten ari zela blog bat sortu zuen.
2011n Arte Aplikatuen titulua lortu zuen. Thitaume gidoilariarekin batera 'Rabbids' bideo-jokoa komikira egokitu zuen.(frantsesez 'Lapins cretins')
2013an, Milan argitaletxeak gazteentzako komiki pertsonaia berriak sortzeko enkargua egin zion; Vincent Caut arduratu en irudietaz, Toboggan aldizkarian argitaratu ziren lehen istorioak eta Frantziar Estatuan jada 7 albumez osatutako AVNI saila bihurtu da.
Thitaumerekin berriz ere 'Balez et Malina' gaztetxoentzako sailean aritzen da, baita 'Le monde à l'envers' sailean ere.
2020 urtean Astiberrik AVNI sailaren lehen liburukia argitaratu zuen euskaraz, eta 2021ean bigarrena.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2020 10 URRIA | Biga 1. Benetan identifikatu gabeko animalia BIGA SAILA |
Astiberri Txikiberri bilduma | Romain Pujol | Vincent Caut | Jatorrizkoa frantsesez | Jon Muñoz | 2014 Avni 1(Milan editeur) |
2021 04 APIRILA | Biga 2. Super laguna! BIGA SAILA |
Astiberri Txikiberri bilduma | Romain Pujol | Vincent Caut | Jatorrizkoa frantsesez | Jon Muñoz | 2014 Avni 2(Milan editeur) |
2021 10 URRIA | Biga 3. Errekreazioak, klik eta ekin BIGA SAILA |
Astiberri Txikiberri bilduma | Romain Pujol | Vincent Caut | Jatorrizkoa frantsesez | Jon Muñoz | 2016 Avni 3(Milan editeur) |