Durangoko Azoka

komikipediatik
212.8.119.2 (eztabaida) (KOMIKIGINTZA DURANGOKO AZOKAKO EGITARAUEAN: AURKEZPENAK ETA SINATZE TXANDAK)(r)en berrikusketa, ordua: 08:33, 1 abendua 2021
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

2020ko abenduaren 5etik 8ra ospatuko da Durangoko Azokaren 56. edizioa.

Edizio honetan Landako guneko stand-ak bisitatzeko ordu t’erdiko txanda sistema antolatu da erreserba bidez.


Durangoko Azokan komikigintzak geroz eta presentzia handiagoa du. Aurkezpen eta sinadura txanden zerrenda osatu dugu Komikipedian.



KOMIKIGINTZA DURANGOKO AZOKAKO EGITARAUEAN: AURKEZPENAK ETA SINATZE TXANDAK

ABENDUAK 4 LARUNBATA
AURKEZPENAK
16:30-17:30 Sugarren mende:Asisko Urmeneta. Talaia – Musika Eskola



17:00 - 17:30 Sua: Alex Tello, Julen Ribas, Xabi Bastida eta Aitor Gorosabel. Talaia – Musika Eskola



ABENDUAK 5 IGANDEA
AURKEZPENAK
Igandean ez dago komiki aurkezpenik


ABENDUAK 6 ASTELEHENA
AURKEZPENAK

13:30 - 14:30 Irudigintza Profesionala Euskal Herrian Euskal Irudigileak. Talaia – Landako

19:00 - 19:30 'Jarraitu inurriari' Ahotsenea – Musika Eskola


ABENDUAK 7 ASTEARTEA
AURKEZPENAK

15:30 - 16:00

'AHMAL, Bizitza batekin amets egitea' Cristina Bueno, Susanna Martin Ahotsenea – Landako


ABENDUAK 6 ASTELEHENA
AURKEZPENAK

12:00 - 12:30 Jacob. Gaueko langilea.(Matz&Leonard Chemineau) Txalapartaren eskutik Ahotsenea – Landako

12:30 - 13:00 Tupust! Zu!. Hainbat egile Ahotsenea – Landako Solasaldia 

ZEIN POSTUETAN TOPATU DAITEZKE KOMIKIAK?

Zerrenda osatzen hasi gara, pazientzia....

Kontuan hartzea pasa zaigun Stand-en bat falta bada, jakinarazi eiguzue eta zerrenda eguneratuko dugu:

Stand-en planoari begira, azken urteotan komikigintzari bultzada handia ematen dioten argitaletxeak topatu ditzakegu, elkarren ondoan kasu batzuetan:

• HARRIET EDICIONES: Artekale 27 (aurten 7 komiki euskaraz) • ASTIBERRI: Artekale 26 (aurten 2 komiki euskaraz) • TXALAPARTA: Barrenkale 3-10 (aurten 2 komiki euskaraz) • NABARRALDE: Barrenkale 11-12 (1620 Nafarroa Beheregaina) • ELKAR LIBURUAK: Artekale 84-92 (De Rerum Natura 8) • IKASELKAR: Goienkale 100-104. (Buyan komikia eta Zientzilariak Saila, Xabiroi) • FARMAZIA BELTZA (KATAKRAK POSTUAN): Artekale 78-79 (Hondamuinean Saila) • IBAIZABAL / Artekale / 4-11 (Egin zeure komikiak!) • BERRIA / Artekale / 36-37 • EUSKALTZAINDIA / Barrenkale / 36

2018 eta 2017an komiki interesgarriak argitaratu dituztenak ere bai:

• GURE BERRIAK: Artekale 71 • ZENBAT GARA - ERROA ARGITALETXEA: Goienkale 12 • ARGIA: Artekale 29-30 ATARAMIÑE-EUSKAL PRESOEN LAGUNAK: Artekale 76-77 DENONARTEAN: Barrenkale 50-52 SUA: Goienkale 28-29 ZORTZIKO: Goienkale 88 ZTK: Goienkale 89

Komikigintza ere bizi bizi dago zenbait aldizkaritan:

GAZTEZULO: Goienkale 41, Lami komikiaren bigarren albuma BERTSOLARI: Goienkale 39, Nor eta Nori komikiak JAKIN: Goienkale 81 BIZIPOZA - IRRIEN LAGUNAK: Artekale 3

Asterix eta Tintinen komikiak ere eskuragarri egon ohi dira Azokan, eta etxeko txikientzako Superpatata Saileko 9 komiki argitaratu dira.

Durangoko Azokan komikigintzak badu bere lekua bat  beste kultur adierazpide batzuren artean, eta [nobedadeen zerrendan https://durangokoazoka.eus/images/54DA/NOBEDADEEN_ZerrendaB.pdf]  “Komikiak eta eleberri grafikoak” kategoria agertzen da (erreferentzia bezela, beste sailkatze batzuk  “Haur eta gazte Literatura”, Poesía eta bertsoa”, “Narratiba”, “Biografiak eta saiakera”, “Artea, zinea eta argazkigintza”… dira) . Sailkatze honetan komikigintza egoteak atzerabueltarik izan behar ez zukeen aurrerapausu handia da. Nobedade bezala badirudi irailetik argitaratutakoak hartu direla kontutan (aurtengo uztako Tupust! Waluk edo Hondamuinean ez daude adibidez) eta badirudi kasuren batean liburu ilustratua eta eleberri grafikoa kontzeptuak nahasten direla. Baina ezbairik gabe, Durangoko Azokak komikiari garrantzia ematen diola nabarmena da.