2022 URTEKO KOMIKI LEHIAKETAK

komikipediatik
67.218.234.135 (eztabaida) (EUSKAL HERRIKO KOMIKI LEHIAKETA NAGUSIAK)(r)en berrikusketa, ordua: 17:57, 17 martxoa 2022
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu


EUSKAL HERRIKO KOMIKI LEHIAKETA NAGUSIAK

PORTUGALETEKO URI URENA
KOMIKI LEHIAKETA
Portugalete 2022 komiki lehiaketa.jpg
Lanak aurkezteko epea 2022ko apirilaren 30ean bukatuko da.

KATEGORIAK: Edozein jatorriko sortazileek parte hartu dezakete KOMIKI BANDA KATEGORIA: Sari bat irabazleari Akzesita,18 urtetik beherako onenari: 100 € eta trofeoa

KOMIKI KATEGORIA: Lehen, bigarren eta hirugaren sailkatuei sari bana + Akzesita euskarazko egile onenari + Akzesita, Portugaleteko egile onenari + Gazte akzesita,16 urte bitarteko adingabeko bati (2006a jaiotakoak barne)

Akzesita Portugalete 700 urteurrena

Lanaren kontakizuna guztiz edo zatiz Portugaleten gertatu beharko da eta Portugaleteko eraikin ezaugarrizko bat edo batzuk agertu beharko ditu. Halaber, parte-hartzaileek beren datuak dakartzan gutunazalean berariaz adierazi beharko dute atal berezi horretan parte hartzen dutela. Hala ere, atal berezi honetan parte hartzea ez da oztopoa izango edizio honetako gainontzeko sariak ere eskuratu ahal izateko

Akzesita Portugalete 700 urteurrena Gazte akzesita (16 urte bitarteko adingabeak, 2006a jaiotakoak barne)

OINARRIAK


EPEA JADA ITXITA DUTEN LEHIAKETAK


KOMIKIAK SORTZEKO
EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA
1615218939115.png
ESKAERA EPEA ITXIA'
2022ko urtarrilak 28 izan zen lanak aurkezteko azken eguna

Ikusi lehiaketa honen ezaugarri nagusienak

HAUR ETA GAZTEENTZAT

14. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA
Elkar 2022.jpg
14. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETAren baitan Komiki kategoria DBH 3 eta 4ko ikasleei zuzendua dago.

Gaia: euskal pertsonaia baten biografia edota bizitzaren pasarte bat komiki ala bineta bihurtu beharko dute.

Komiki edo binetak eskuz zein ordenagailuz sortuak izan daitezke eta euskaraz idatziak izan behar dute. Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira, baina komikia edo bineta A4 tamainako orrialde bakar batean entregatu beharko da.

Oinarriak

Lanak aurkezteko azken eguna: apirilak 13. |- align=center

TOKIAN TOKIKO LITERATUR LEHIAKETAK: "KOMIKIA" KATEGORIA ERE DUTENAK

SAKANAKO
MARIA MARKOTEGI LEHIAKETA
Markotegi-2022.jpg
Soilik bizitokia edo ikastetxea Sakanan duten ikasleentzat
(LH3tik Batxillergo edo Erdi Mailako Heziketa Zikloak bitarte) Poesia, komikia, narrazio laburra eta booktubea.
Lanak aurkezteko epea: 2022ko martxoaren 31n bukatuko da.

OINARRIAK


UHARTEKO LITERATUR LEHIAKETA
OIHANA SARIAK
Oihana.jpg
Uharteko komiki eta ipuin laburren sariketa Uharten bizi edo ikasten duten 9-12 urte bitartekoentzat(LH 3 / 4 / 5 / 6).

Lanak aurkezteko epea: apirilaren 29a.
OINARRIAK
KOMIKI ETA NARRAZIO TAILERRAK Adin berekoentzat Ipuina edota komikia egiten ikasteko tailerrak apirilak 19-22 (pazko astean). Antolatzen dute: Uharteko Udalak eta herri liburutegiak

BERGARAKO
KOLDO ELEIZALDE LEHIAKETA
Koldo Eleizalde 2022.jpg
Koldo Eleizalde lehiaketak 4 genero edo genero-multzotako lanak saritzen ditu: Ipuin idatzia eta poesia, Komikia, Bertsoa, eta Kontakizuna eta interpretazioa.+

Lehiaketa honetan Bergaran jaiotakoek edo Bergaran bizi zein bertan ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte, bakarka zein taldeka.

Komikien kasuan 2006 urtea baino lehen jaiotakoek eta 2012 bitartekoek hartu dezakete parte, 3 kategorietan

Lanak aurkezteko epea apirilaren 28ra artekoa izango da. Bideo batean Yon eta Alazne Suinagak komikia egiteko lehenengo urratsi buruzko informazioa eskaintzen dute.

Ondo irakurri oinarriak aurkeztu beharreko komikien ezaugarriak ezagutzeko.


ARRASATE
LITERATUR LEHIAKETA
Arrasate lehiaketa 2022.jpg
Narrazioa, Ilustrazioa, MikroIpuina, poesia, bertso-papera eta komikia


KOMIKI KATEGORIA Debagoienako DBH3-DBH4 Batxilergoa 1-2 OINARRIAK



DONOSTIAKO
KOLDO MITXELENA LEHIAKETA
Koldo mitxelena 2022 2.jpg
Donostiako 8 urtetatik 16 urte bitartekoentzat


Olerkia · Ipuina · Bertso papera · Mikroipuina · Komikia · Webkomikia edo Komiki digitala
EPEA ITXITA (otsailak 18)