2022
Edukiak
2022 URTEKO EUSKARAZKO KOMIKIAK
Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
03 MARTXOA | Superpatata NAHASPILA KOSMIKOA 1 Bare erregearen itzulera | Bang Ediciones / Mamut Comics | Artur Laperla | Artur Laperla | Jatorrizkoa Katalanez eta Gazteleraz | Esther López Epelde | 2022 Superpatata ENREDO CÓSMICO 1 El retorno del rey babosa(Bang Ediciones) |
03 MARTXOA | Bat gehiago gara | Txalaparta | Leire Salaberria Urdanpilleta | Leire Salaberria Urdanpilleta | Gazteleraz Jatorrizkoa | Iraitz Urkulo Rodríguez | 2020 Beascoa Ediciones |
03 MARTXOA | Zer gertatzen da klimarekin? | Erein | Ole Mathismoen | Jenny Jordahl | Norvegiera | Danele Sarriugarte / Rosetta T.Z | 2019 'Hva er greia med klima?' Vigmostad & Bjørke, Norvegia |
BERRARGITALPENAK
2020 urtean Astiberrik AVNI sailaren lehen liburukia argitaratu zuen euskaraz, eta 2021ean bigarrena eta hirugarrena.. 2022 urtean euskarazko bertsioen bigarren edizio bat merkaturatu da
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 MARTXOA LEHEN EDIZIOA 2020 |
Biga 1. Benetan identifikatu gabeko animalia BIGA SAILA |
Astiberri Txikiberri bilduma | Romain Pujol | Vincent Caut | Jatorrizkoa frantsesez | Jon Muñoz | 2014 Avni 1(Milan editeur) |
2022 MARTXOA LEHEN EDIZIOA 2021 |
Biga 2. Super laguna! BIGA SAILA |
Astiberri Txikiberri bilduma | Romain Pujol | Vincent Caut | Jatorrizkoa frantsesez | Jon Muñoz | 2014 Avni 2(Milan editeur) |
2022 URTERAKO edo 2023rako ESPERO DIREN KOMIKIAK
Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera
Harrieten webgunean laster egongo dira eskuragarri 2022ko udaberrian argitaratuko diren komikiak
UDAZKENEAN
|
---|
Apirilaren 16an Amaiurko plazan 'Amaiur. Libera state' Asisko Urmenetaren komikia aurkeztuko da |
---|
Eskola-garaian Iñaki Zubizarreta saskibaloi-jokalari ohia bullyingaren gogorkeriaren biktima izan zen. Apirilean Panini etxeak argitaratuko du euskaraz Fernando Llor-en gidoiaz eta Miguel Portoren ilustrazioekin sortutako Iñakiren biografia oinarri duen komikia. 2021 urtean argitaratu zen jatorrizkoa gazteleraz. |
---|
Aritz Ibarra marrazkilariaren "GASTEIZ 1200, DEFENTSA AMAIGABEA" komikia argitaratu ahal izateko diru-bilketa zabalik egongo da www.itsulapikoa.eus plataforman 2022ko otsailaren 24tik apirilaren 4ra arte. Fernando Sánchez Aranazek ere parte hartuko du lan honetan eta Martin Ttipia elkartearen sustengua du.
Egitasmo hau hau Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak programak 2021 urrian martxan jarritako 'Batera, kultur proiektuak elkarrekin' diru laguntza deialdiko irabazleetako bat da. |
---|
Trikuharri kultur elkarteak Hendaiako Ixtebe Pellot kortsarioari buruzko "Euskal azeriaren hamaika abentura" komikia argitaratuko du.
Ipar Euskal Herriko Hitzak eman du zabal egitasmo honen eta Trikuharri elkartearen berri. |
---|
Irailaren 30ean merkaturatuko da 'Black is beltza II: Ainhoa’ Susanna Martínen marrazkiekin sortutako Fermin Muguruzaren 2. komikia, eta egun berean estreinatuko da izen bereko filma. 2021 urteko Eusko Jaurlaritzaren komikigintza sustatzeko laguntzetako bat jaso zuen proiektu honek. |
---|
EHUko Mikel Laboa Katedrak komiki bat sortzeko enkargua egin zien Harkaitz Cano, Unai Iturriaga eta Joseba Larratxe 'Josevisky'-ri.
Iturriagak Berriari adierazi zionez "Ez da izango biografia bat. Ugariak direnez Laboaren lanak eta izan zituen bizipenak, kontakizun berezi bat osatzeko aukera zabala daukagu." |
---|
Gerra aurreko euskarazko lehen komiki aldizkariaren sustatzaileari buruzko Abdon Gonzalez de Alaizaren alfabetoa' liburua argitaratu eta gero Miel Angel Elustondo Etxeberria eta Asier Iturralde marrazkilariak (Studio Gaston) Alaizaren bizitza komikiratzeko proiektuan ari dira. |
---|
Baionako lau lagunek 2020 urtean autoedizioaren bidetik 'Erroak' proiektua jarri zuten martxan, komikigintzaren bidez euskal mitologia berritu bat ardatz hartuta. Ululu plataformaren bidez crowdfunding bat jarri zuten martxan eta 2020 urte amaieran argitaratu zuten lehen komikia, 'Ilargiaren orrazia'.
'Erroak' sailaren bigarren liburukian lanean ari dira, 'Gizotso' izenburua izango duena. |
---|
Sare Antifaxistaren eskariz, Guillermo Menéndez Quirós asturiar komikigileak 'Milicias Vascas Antifascistas' komikia sortu du gazteleraz. Jada eskuragarri dago eta salmentaren bidez euskarazko bertsioa finantziatzeko asmoa dute. |
---|
Astiberriren eskutik , segur aski 2022 urte amaierarako, Julen Gabiriak euskarara ekarriko ‘Maus: A Survivor's Tale’ komikia; Art Spiegelman suediar/estatubatuarrak 1980 eta 1991 urteen artean ‘Raw’ komiki aldizkarian atalka argitaratutako istoriak bi liburukitan argitaratu ziren (1986ean 1991ean hurrenez hurren) eta 1992 urtean Pulitzer sari bat jaso zuen lehen komikia izan zen.
Eleberri grafiko hau komikigilea eta Vladek haren aitaren arteko elkarrizketetan oinarritzen da, aitak kontzentrazio-esparru batean bizi izandakoak hizpide dutela. Binke aldizkariak Julen Gabiria elkarrizketatu du |
Bilboko Orkestra Sinfonikoaren mendeurreko ospakizunen artean Kike Infamek komiki bat egiteko enkargua jaso du. |
---|
Unai Iturriagak Berria egunkariari eskainitako elkarrizketa batean adierazi zuenez 2022 urtean heldu daiteke zaleen eskuetara Haur Besoetakoa sailaren 3 albuma. Orain arte, Ikastolen Elkarteak urrian argitaratu ohi ditu album hauek. |
---|
2022. urtearen amaieran Mendi Film Festival eta SUA edizioak argitaletxearen arteko lankidetzak 3.komiki bat ekarriko du zaleen eskuetara.
Ramon Olasagastik eman zuen horren berri Gipuzkoako Hitzan/Berrian. |
---|
Zephyrum Ediciones eta Trilita Ediciones etxeek Tintinen albumak euskaraz argitaratzen hasi ziren: 2019ko apirilean 'Castafioreren bitxiak' eta 2020 urtean 'Ilargira bidean' eta 'Ilargian oinez.'
2022 urtean argitaratuko da 'Uharte beltza' |
---|
Euskal kultur erakundeak eta Elkar Fundazioak "EKE-Elkar literatura beka" izeneko beka berria bultzatu dute 2000. urtean sortu Gazteluma saria ordezkatuko duena,ipar Euskal Herriko sorkuntza literarioa sustatzeko asmoarekin. 6000 euroko beka hori euskaraz sortzen duten Ipar Euskal Herriko autoreei zuzendua da. 2021 urtean literatura generotzat eleberri grafikoa eta komikia hautatuak izan ziren (edizio bakoitzean aldatuko da).
EKEren webgunean adierazten denez, "lehen edizio honentzat, kalitate handiko sei proposamen eskuratuak izan dira eta Adur Larrea-ren proposamena atxikia izan da. Ziburutarrak Lurbinttoko ohoinak izeneko komiki historiko baten egitea aurreikusia du, zuri eta beltzez. Gertakariak, 1789ko Frantses Iraultzaren ondotik iragaiten dira eta ohoin banda baten abenturak deskubrituko ditugu. Egileak, 2022ko martxoa arte badu bere lana bururatzeko eta ondotik, Elkar-ek argitaratuko du." |
2020ko ekainean jakinarazi zuten Etxeberria anaiek Iñaki Arenas (Binche Art)] marrazkilari hernaniarrarekin ‘Broken Eye’ komikiaren sortze prozesuan ari zirela: 2022ko otsailean AEBetako Scout Comics-ek argitaratu du ingelesez 4 aleetako lehena.
Ipar Amerikar merkatuan ingelesez atal bakoitza 24 orrialdez osatzen da (azkena 26 orrialdez), bi hilabetean behin argitaratuko da eta bilduma osoa liburuki batean eskuratzeko aukera egongo da. Euskaraz, gazteleraz eta frantsesez argitaratu ahal izatea lortu nahi lukete autoreek ere, eta horretarako editore bila ari dira. ELKARRIZKETAK
|
---|
2012tik komiki azoka ezberdinetara joan dira Etxeberria anaiak komiki proiektu batzuk eskuartean dituztela, eta Angoulemeko komiki azokan adibidez 'Margot' komikia aurkeztu zieten hainbat editoreei.
Arianna Pisani Irlandan bizi den ilustratzailearekin komikiaren sortze prozesuan ari direla jakinarazi dute Etxeberria anaiek. 2021eko irailean Arianna Pisanik jakinarazi zuen editore bila ari zirela |
---|
2020ean argitaratu du Aiert Zubigarai ‘3izkai’ Elorrioko irudigileak ‘Emakumeon Memoria 1937, Intxortatik Artxandara’ liburua, Laumunarrieta 1937, Intxorta 1937 eta beste elkarte batzuen eskutik: marrazki eta testuen bidez Gerra Zibil garaian Bizkaiko fronteetan aritu ziren emakumeen bizipenak jaso dira bertan.
Autoreak Durangon atariari adierazi zionez "Kaleratu dugun lana 2022an argitaratu nahi dugun komiki liburuaren aurrerapena da. Izan ere, guztiz amaituta dagoen komikia Elgetari dagokio eta Elorriokoa zein Eibarkoa osatu egin behar dira. Gainera, behin betiko lanean Durangon, Zornotzan, Larrabetzun, Basaurin eta beste herri batzuetan gertatutakoak komikien bidez islatuko dira." |
2021 urtean jarri zen martxan Txakomic ekimena, Bakioko Txakolingunean Euskal Komikiari guruzko erakusketa egon zen ikusgai hilabete luzez eta ekainean hainbat jarduera egin ziren komikia eta txakolinaren arteko uztarketa anitzen inguruan.
Ekimenaren haria ez da etengo, eta 2021 eta 2022 bitartean `Istorioak txakolinarekin’ izeneko euskarri digitaleko komiki sorta argitaratuko da bi hilabetean behin www.bizkaikoa.bizkaia.eus eta www.bizkaikotxakolina.eus atarietan: 2021eko maiatzean, abuztuan, urrian eta abenduan eta 2022ko otsailean, apirilean eta ekainean. 2022ko abenduan liburuki bakarrean bilduko dira lan guztiak. Istorien gidoiak Mikel Begoñak sortuko ditu eta orain arte hauek argitaratu dira euskarri digitalean
2022ko abenduan bigarren komiki argitalpen bat izango da: ‘Txakolinaren historia’ liburua. Mikel Begoñak egingo du gidoia, Kike Infamek irudiak eta Bizkaiko txakolinaren historia hasieratik gaur egunera arte komikiaren bidez islatzea izango dute helburutzat, modu dibertigarrian baina zorroztasun historikoarekin. Argitalpena Txakolinaren Museoa - Txakolingunearen parte izango da eta beste belaunaldi batzuei txakolinaren izaera transmititzen lagunduko die. |
Bilkuia webgunean kontatzen denez, Mikel Irure, Aitor Razkin eta Iñaki Sagardoi Gregorio Suberviola (Morentin, 1896) anarkista nafarraren bizitza kontatuko duen komikiaren proiektuan ari dira lanean. Komikia finantzatzeko aitzinsolasa argitaratu eta salgai jarri dute. Facebook-eko orrialdean erakusten ari dira komikiaren sorkuntza prozesua |
---|
Miriam Camerosek eta David Priegok ¡Tierra, Trágame! komikia argitaratu zuten eta Bruguera Sarien lehen edizioan saria lortu zuten. Nafarroako Hitzan egindako elkarrizketan adierazi zuen komikia euskararazko bertsioa argitaratu nahiko lukeela. |
---|
KOMIKIAK SORTZEKO 2020 ETA 2021 URTEETAKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz egin zuen diru laguntza deialdia komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko.
Orain arte urtero 15.000 euroko 4 laguntza eman dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten komiki-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusten da azken deialdietako oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea. 2022 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 28a izango da 2022eko oinarriak . HAUEK DIRA AURREKO DEIALDIETAN IRABAZLE SUERTATU ZIREN ETA ORAINDIK ARGITARATU EZ DIREN PROIEKTUAK KOMIKI HAUEK 2022 edo 2023 URTEETAN ARGITARATZEA ESPERO DA ORAINDIK ARGITARATU GABE
HAUEK DIRA 2021eko DEIALDIAN IRABAZLE SUERTATU DIREN PROIEKTUAK KOMIKI HAUEK 2022 URTEAN ARGITARATZEA ESPERO DA
|
KOMIKI AZOKAK ETA JARDUNALDIAK
ANTSOAINGO KOMIKI ETA ILUSTRAZIO SOZIALARI BURUZKO JARDUNALDIAK
2022eko neguan hirugarren aldiz Antsoainen Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko Jardunaldiak antolatu dira, otsailaren 9tik 20ra.
Aurten Susanna Martinek egin du kartela. Egitarauaren barne Agustín Ferrer, Alex Tello/Julen Ribas (Sua Komikia), Sergio Izquierdo, María De la Fuente, Mikel Begoña, Iñaket... |
ONDARROAKO KOMIKI JARDUNALDIXAK
Luterl taldearen eskutik 20. ediziora iritsi dira Ondarruko Komiki Jardunaldiak otsailaren 16tik 27ra.
|
Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azoka ekainaren 4an ospatuko da. Euskara hutsezko sorkuntzen topagunea da. Iaz 22 argitaletxe batu ziren Ziburuko plazan, eta Komikigintzak isla nabarmena eduki du beti.
Antolatzaileak: Baltsan elkarteak eta ARGIA.
BERTAN BEHERA GERATU DIRENAK
ANGOULEMEKO KOMIKI JAIALDIA
Bertan behera geratu da urtarrilean egitekoa zen Angoulemeko Komiki Azoka: informazio guztia, https://www.bdangouleme.com/ |
KOMIKIEI BURUZKO SOLASALDI ETA IRAKURKETA TALDEAK
- DONOSTIA: Beste ikasturte batez, Igor Leturiak Intxaurrondoko Kulturetxean dinamizatzen dituen saioak antolatu dira.
Solasaldi guztiak Intxaurrondo Kultur Etxean izango dira, arratsaldeko 19:00etan.
2022 |
---|
Urtarrilak 11: 'Sasi artean Elgeta' gidoilaria Koldo Izagirre eta marrazkigilea Dani Fano.(Ikastolen elkartea/Xabiroi)
|
- TOLOSA:
2022 |
---|
|
Ainara Azpiazu “Axpi” ilustratzailea da saioen dinamizatzailea.
- ERMUA:
2022ko otsailetik apirilera bitartean Ermuako liburutegiko Komikiaren eta eleberri grafikoaren hiruhilekoa antolatu da 9. urtez jarraian.
Komikien irakurketa taldeak eta solasaldiak