Miguel Porto

komikipediatik
37.29.224.182 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: Miguel Porto Hermida 1980 urtean Galizian jaiotako komikigile eta ilustratzailea da. Euskaraz Subnormala. [https://gl.m.wikipedia.org/wiki/Miguel_PortobWikipediaren arab...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:14, 13 apirila 2022
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Miguel Porto Hermida 1980 urtean Galizian jaiotako komikigile eta ilustratzailea da. Euskaraz Subnormala.

arabera, txikitatik marraztu ditu komikiak: haurren saria irabazi zuen Vigoko I Salón dek Cómic jaialdian, batxilergo artistikoa ikasi zuen, Víctor Rivasen Academia de Cómic e Ilustración eskolan ikasi zuen eta 2004 urtean Pontevedran Arte Ederretako lizentziadura eskuratu zuen.

'Alopecia Mental' fantzinearen sorreran parte hartu zuen, 2002 urtetik aurrera haurrentzako Golfiño aldizkarian argitaratzen hasi zen eta Galiziako hainbat proiektuetan hartu zuen parte: BD Banda ouBarsowia. Fantzinegintzan ARGH!, Carne Líquida,Fanzine Enfermo, Lunático, Dos veces breve, OINK!, Mongolia, Humo, El Manglar edo eta A viñeta de Schröedinger.

Web diseinuaren arloan lan egin du eta 2012an irakaskuntzan hasi zen Kiko da Silvak Pontevedran sortutako 'O garaxe hermético' komiki eskolan.

2008an 'Tirante el Blanco' istorioa komikiratu (SM), 2011an 'Yes, We Camp! Bocetos de una (R)evolución' album kolektiboan parte hartu zuen, 2013an 'Nueve preguntas' (Dibukks), 2017an 'Allen, Son of Hellcock' (Z2 Comics) eta 2019an 'Subnormal. Una historia de acoso escolar' (Panini, Fernando Llor-en gidoiaz).