Fernando Llor
Fernando Llor 1982 urtean Galizian jaiotako idazle eta Komiki gidoilaria da. Euskaraz Miguel Portoren irudiekin sortu zuen 'Subnormala' komikia dugu eskuragarri: Iñaki Zubizarreta saskibaloi jokalari ohiak institutu garaian sufritu zuen jazarpenari buruzko lan hau Panini argitaletxearen eskutik plazaratu zen 2019an gaztelaniaz eta 2022an euskaraz.
https://www.vinetasdesdeoatlantico.com/gl/fernando-llor/
Galiziako zinemagintzako goi arte eskolan ikasi zuen, eta eduki erredaktore bezala lan egin zuen, gidoigintzako irakaskuntzan...
'Nyx, los sueños de la diosa' komikiaren gidoiarekin eta René Valiñasen marrazkiekin sariketa bat irabazi zuen, eta 'Teluria' bere lehen komikia 2014an argitaratu zuen Alejandro Muñozen irudiekin (Ediciones Babylon). Komikigintzan sakontzen joan zen eta 'O Garaxe Hermético' komiki eskolan klaseak eman zituen.
2017an 8 marrazkilari ezberdinarkin 'Sangre en el suelo' thriller-a sortu zuen.
2018 'El último día' zombiei buruzko eleberriaren komiki egokitzapena egin zuen eta 'El espíritu del Escorpión' komikiaren gidoia, Bosniako gerrari buruz, Pablo Cabaloren irudiekin.
José Sanchis Grau saria, Heroes Cómic Con Valencia)
Asociación Profesional de Guionistas de Cómics, ARGH! Elkarteko kide da.
Bere azken komiki lanak 'Korubaku', 'Subnormal', 'Plot Point' eta 'Humor artificial' izan dira.