Herrima
Herrima, 2015az geroztik Euskal Herriaren independentzia berreskuratzen laguntzeko asmoz sortutako egitasmoa da.
Hainbat argitalpen proiektuetan parte hartu du eragile ezberdinekin, tartean 2015ean “Zapalkuntzatik askatasunera” liburua argitaratu zuten Mattinen marrazkiekin, 2017an Asisko Urmenetaren 'Eusklabo alaiak' komikia eta 2018an 'Aztihitza': komiki honekin Asisko Urmenetak 2019ko Euskadi Literatura Saria Ilustrazio modalitatean irabazi zuen.
2020 urtean Gureberriak, Erroa argitaletxea eta Lapurdi 1609 elkarteen eskutik Asisko Urmenetak "Sugarren mende" komikia argitaratu zen, 1525etik 1616ra bitarte Erronkaritik Sakanaraino izan zen sorgin-ehiza ardatz duena: Lapurdin Logroñoko prozesua baino urte bat lehenago ere jazarri zituzten herritarrak sorgin-ehizaren aitzakiapean.
2022 urtean Gureberriak, Erroa argitaletxea, Gaztelu Elkartea eta Herrimaren arteko lankidetzatik Asisko Urmenetaren 'Amaiur! Libera State' argitaratu zen.
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 04 Apirila | Amaiur. Libera State | Gaztelu Elkartea/ Herrima / Gure Berriak / Erroa | Asisko | Asisko | Euskaraz jatorrizkoa | 2022 04 Apirila | |
2020 | Sugarren mende | Gure Berriak / Erroa / Lapurdi 1609 elkartea | Asisko | Asisko | Euskaraz jatorrizkoa | 2020 11 Azaroa | |
2018 AZAROA | Aztihitza | Erroa / Gure Berriak /Herrima / Prefosta | Asisko | Asisko | Euskaraz Jatorrizkoa | 2018 11 Azaroa | |
2017 | Eusklabo alaiak | Gure Berriak | Asisko | Asisko | Euskaraz Jatorrizkoa | 2017 10 URRIA |