Iñaxio Lopez de Arana Arrieta

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Iñaxio Lopez de Arana Arrieta Gasteizen 1965 urtean jaiotako idazle eta itzultzailea da, Saure argitaletxearen komiki ugari itzuli ditu eta zuzenketa lanak egin ditu.

'Luma berrien eleak' aldizkarian argitaratu zen biografiaren arabera

Euskal Filologia eta Itzulpen Masterra egin zituen, biak ere Euskal Herriko Unibertsitatean. Administrazioko itzultzaile lanbidez, zaletasunez hiru eremu

hauek landu ditu literaturaren arloan:literatur itzulpena,literatur sormena(ipuinak eta olerkiak) eta literatur lanen zuzenketa.

Literatur itzulpenaren arloan,«Literatura Unibertsala» bildumako liburuak euskaratu ditu, adibidez 'Giza Faktorea' eta 'Manhattan Transfer'


Literatur sormenari dagokionez,bere ipuin batzuk sarituak izan dira.

Hainbat ikerketa lan ere egin du, 1999an euskarazko lehenengo soinuak aurkitu zituen Parisen. Hurrengo urtean zabaldu zituen Eusko Ikaskuntzari esker eta horiei buruzko ikerlanak ere argitara eman zituen EGAN aldizkarian.

Saure argitaletxea sortu zenean lehen komikien itzulpenal egin zituen, zuzenketa lanak egin zituen ere, eta etenaldi baten ondoren itzulpen lanak berriz egin ditu.