Txanoa
Txanoa saila (gazteleraz 'El chullo') 2005 urtean Sauré argitaletxearen baitan Nacho Fernández marrazkilariak diseinatutako Manuel pertsonaiaren abenturak biltzen ditu.
2005ean argitaratu zen 'Ametsaren aro berria' albuma, eta Peruar jatorriko Manuel mutikoa emigrazio ekonomikoaren ondorioz australian nola lekutzen den kontatzen da, 4 idazle ezberdinen gidoiekin osatutako 4 istorio laburren bidez: Agustín Ferrer Casas, Javier Erostarbe Garitano, Maite Toledo Saralegi eta Juan Antonio Alcudia Perez.
2007 urtean Txani Rodríguez idazleak hartru zuen sailaren ardura Manuelen abenturei segida emateko, eta 'Iparraldeko Basamortuak' albuma sortu zuten.
2008 eta 2009an iritsi ziren hurrenez hurren saileko 3. eta 4. albumak.
2010 urtean eta ia hamarkada luze batez (2-3 paperezko album salbu) batez ere euskarri digitalean argitaratu zituen bere lanak Saurék.
Ondorioz, euskarri digitalean argitaratu ziren Txanoa saileko 5., 6. eta 7. albumak.
2021ean berriz ere paperean jaso ziren Manuel pertsonaiaren abentura batzuk, 'Lurraren semea' izenburupean.