Iruleak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITALETXEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2022 Urria (aldiberean euskaraz eta gazteleraz)
IZENBURUA IRULEAK
ARGITARATZAILEA txalaparta
GIDOIA Garazi Albizua
MARRAZKIAK Olga Carmona
JATORRIZKO HIZKUNTZA Euskaraz/Gazteleraz
FORMATUA Cartoné
TAMAINA 21 x 28 Zm
ORRIALDE KOPURUA 128 orrialde
SALNEURRIA 22 euro
ISBN 978-84-19319-08-1

SINOPSIA

Hiru dira iruleak: Kloto, Lakesis eta Atropos. Beldurgarriak, boteretsuak eta independenteak. Gizakien patuaren jabe eta gidari… baina, hargatik, Lurrean aspaldi ahaztuak.

Asper-asper eginda, Klotok jolas tentagarri bat proposatu die ahizpei: ehuntzeko hariak hartu, eta lurtar baten bizitzan eragingo dute. Lurrean, Dickensen Eguberri kanta ezagunean bezala, Mar gazteak hiru mamuren bisita izango du. Ez da Gabon gaua, ordea, eta bisitariek ez diote alegiazko irakaspenik eman nahi; behinola bizi izan ziren emakume esanguratsuak dira: Margaret Fuller, Margarita Nafarroakoa eta Inés Joyes y Blake. Emakume beldurgarriak, boteretsuak eta independenteak, inondik inora ahaztu behar ez genituzkeenak.