Black is Beltza

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITALETXEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2014 Azaroa / 2. Edizioa 2018an
IZENBURUA BLACK IS BELTZA
ARGITARATZAILEA Talka-Bang
GIDOIA Fermin Muguruza / Harkaitz Cano
MARRAZKIAK Jorge Alderete
JATORRIZKO HIZKUNTZA Euskara (edizio eleanitza)
FORMATUA Azal gogorra.
TAMAINA 32x23
ORRIALDE KOPURUA 132
SALNEURRIA 25 Euro
ISBN 978-84-16114-19-1


2014 urtean Black is Beltza komikia argitaratu zuen Fermin Muguruzak, Harkaitz Canorekin gidoilari bikote osatuta eta Dr.Alderete argentinar marrazkilariaren irudiekin. Hasiera batean Muguruzak animazio filma egitea pentsatu zuen, ondoren komikia argitaratzea erabaki zuen eta azkenean proiektu transmedia bilakatu da: komikia, diska, erakusketak, liburua... Eta pelikula.

Irailaren 11n Torontoko Zinemaldian estreinatu zen Fermin Muguruzaren 'Black is Beltza' filma eta Donostiako Zinemaldiko Zinemirako sailean Klausurako filma izan zen.


2022 'Black is beltza II: Ainhoa’

Black is beltza 2 filma.jpg
Black Is Beltza II komikia.png
Eskutik helduta iritsiko dira 'Black is beltza II: Ainhoa’ filma eta komikia 2022ko udazkenean: irailaren 23an estreinatuko da animazio filma Donostiako Zinemaldian.

Erreportai zabala argitaratu zuen 2022ko otsailean 7K aldizkariak pelikula eta komikian sakonduz.


Komikia zein filmaren gidoia elkarlanean sortu dute Fermin Muguruzak, Harkaitz Canok eta Isa Campok eta Susanna Martínen marrazkiekin sortutako liburukia urriaren 6an iritsiko da zaleen eskuetara. komikiak 2021 urteko Eusko Jaurlaritzaren komikigintza sustatzeko laguntzetako bat jaso zuen.

Berriak jakinarazi du euskaraz Talka Records & Films plataformak eta Elkar argitaletxeak argitaratuko dutela, eta "egun berean, Talkarekin elkarlanean, katalanezko edizioa aterako du Pol·len argitaletxeak, galegozkoa Demok, eta gaztelaniazkoa Reservoir Booksek, Espainian, Latinoamerikan eta AEBetan dituen egoitzen bidez"'