Dobera
Dobera Euskara Elkartea 1993 urtean sortu zen Hernanin euskararen normalizazioaren alde borroka egiteko asmoz.
Ordudanik jarduera ugari antolatu ditu, besteren artean: udaleku irekiak,Negulekuak, Oporrak familian eta euskaraz, Udaleku Ibiltariak, Hamaika Batuaz, Sentsibiliazio Saioak eta Kultur ekimenak, Laburbira, Mintzalaguna...
470 bazkide inguruk osatzen dute Dobera elkartea, horien artean herriko hainbat entitatek eta taldek
2000 urtean 'Hernaniko Kronika' hedabidea sortu zuen, Urumea bailarako goiko herri hauen berri euskaraz ematen duena: Hernani, Astigarraga, Ereñotzu, Arano eta Goizueta. Papereko edizio bat argitaratzen du egunero, "eta egunero ematen ditugu albiste, erreportaje eta elkarrizketak ere, www.kronika.eus web orrian." Hiru helburu ditu: Urumea bailarako informazioa jaso eta zabaldu, euskeraren normalizazioan eragin eta
Bailarako herritarren kohesioan eragin.
KOMIKIGINTZA
kromikia lehiaketa antolatzen du Doberak, azken urteotan udazkenean: komiki zinta bat aurkeztu behar da, Hernanirekin zerikusia duen gaiarekin, Kronikan ateratzen den formatu berdinean: haur, gazte nahiz helduek parte hartu dezakete bertan.
DOBERAk 10 liburu argitaratutako lanak
2017 urtean 'Hesola' Lluís Llach-en kantan oinarrituta orrialde gutxiko komiki bat argitaratu zuen Doberak: Alai Zubimendik egin zituen irudiak.