Fernando Sánchez Aranaz

komikipediatik
37.29.255.62 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: Fernando Sánchez Aranaz 1953 urtean Donostian jaiotako historialari, idazle eta kazetaria da, 90. hamarkadatik Arabar lautadan bizi dena: kultura-kudeaketaren arloan lan...)(r)en berrikusketa, ordua: 22:54, 17 azaroa 2022
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Fernando Sánchez Aranaz 1953 urtean Donostian jaiotako historialari, idazle eta kazetaria da, 90. hamarkadatik Arabar lautadan bizi dena: kultura-kudeaketaren arloan lan egin du eta gizarte-mugimenduetan parte hartzen du, adibidez https://www.alboan.org/eu/berriak/tokikoa/boluntariotza-lehen-pertsonan-fernando-sanchez-aranaz 2016 urtetik Alboan elkartean. Hainbat komunikabidetako kolaboratzailea da eta gizarte, kultur kudeaketa eta turismo gaiei buruzko lanak argitaratu ditu: hiru eleberri sortu ditu eta gai historikoei buruzko hainbat lan ere.

Fernando Sánchez Aranazek Martin Ttipia Kultur Elkartearen eskaera bat jaso zuen: elkarteak gaur Araba izenaz ezagutzen dugunaren oroimen historikoa berpizteko helburua du, lurralde hau aspaldi batean Nafarroako baskoi erresumaren parte izan zeneko garaiak gogoan, eta ezagutarazi nahi zuen Gaztelako Erresumako gudarosteak Nafarroako Erresumaren mendebaldeko lurraldea konkistatzeko kanpainaren baitan 1199-1200 urteen artean gertatu zen Gasteizko setioaren istorioa. Gidoi bat sortu eta gero Aritz Ibarra irudigilearekin jarri ziren harremanetan https://halabedi.eus/es/aritz-ibarra-ilustratzailea-eleberri-grafiko-honen-helburua-orduko-gasteiztarrei-omenaldia-egitea-da/ eta Ibarrak Hala bedi irratiari kontatu zionez horrela hasi zen 'Gasteiz 1200: defentsa amaigabea' komikiaren jaiotza prozesua

Crowfunding baten bidez Aritz Ibarrak lortutako babesari esker, 2022an ñ argitaratu dute 'Gasteiz 1200: defentsa amaigabea' komikia Nabarralderekin lankidetzan.