Memet
DATA | 2022 Abendua (Jatorrizkoa frantsesez 2019 'Memet', L’employé du Moi argitaletxea ) |
---|---|
IZENBURUA | MEMET |
ARGITARATZAILEA | A fin de cuentos |
GIDOIA | Isabelle Cieli |
MARRAZKIAK | Noémí Marsily |
JATORRIZKO HIZKUNTZA | Frantsesa |
ITZULTZAILEA | Uxoa Iñurrieta |
FORMATUA | Rustika |
KOLOREA | Koloretan |
TAMAINA | 17x21 |
ORRIALDE KOPURUA | 104 |
SALNEURRIA | 18 euro |
ISBN | 978-84-124908-6-2 |
SINOPSIA
Lucy kanpin batean dago ahizpa nagusiarekin, eta karabanazale europar asko aurkitu du han: frantsesak, herbeheretarrak eta ingelesak, euren udako ohituretan murgilduta. Urtero itzultzen direnen artean, Roman gaztea dago, bakarrik maizegi uzten duten mutiko abenturazale eta zakarra. Ezin hobeto ezagutzen du lekua, gustura dago han, ez da ezeren beldur. Baina buru berri bat aurkituko du bidean, Lucyrena, eta animalia basati bihurtuko da: eskua luzatzen duenak haginkada jasoko du! Kanpinean elkarrekin egingo duten egonaldi laburrean, bi umeek elkar hezten ikasiko dute. Sekretuak eta zauriak gorabehera, pixkanaka-pixkanaka, bestearekiko jakin-minak mesfidantzari irabaziko dio.
Noémie Marsilyren kolore-arkatzek ekarri dute marrazkitara, Isabella Cieli gidoilariak lagunduta, uda beroak horitutako naturaren bihotzean gertatzen den elkartze iragankor eta zalapartatsu hau. Kontakizun samurra da Memet, ukitu finez irudikatua, eta haurtzaroko oporren nostalgia gozoa dakar gogora