Ni ez naiz Mikel Laboa
82.130.212.2 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 12:07, 14 abendua 2022
DATA | 2022 Azaroa |
---|---|
IZENBURUA | NI EZ NAIZ MIKEL LABOA |
ARGITARATZAILEA | Elkar / Euskal Herriko Unibertsitatea Argitalpen Zerbitzua / Mikel Laboa Katedra |
GIDOIA | Unai Iturriaga / Harkaitz Cano |
MARRAZKIAK | Joseba Larratxe Josevisky |
JATORRIZKO HIZKUNTZA | Euskara |
FORMATUA | Azal gogorra. |
TAMAINA | 255x190 |
ORRIALDE KOPURUA | 128 orrialde |
SALNEURRIA | 22 EURO |
ISBN | 978-84-1360-226-4 |
Harkaitz Cano, Unai Iturriaga eta Joseba Larratxe ETBko 'Biba Zuek' siaoan
SINOPSIA
Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel Laboa. Ukaezinak dira tradizioa bereganatzeko zuen sena, transgresiorako kemena eta bere ahotsaren bidez komunitatearen mina katarsi bihurtzeko gaitasuna. Baina nola aurre egin xaman baten bizitza marrazteko erronkari? Jostaria eta apurtzailea zena ezin zurrun kontatu. Ohiko biografia moldeetatik ihesi, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea hartu dituzte egileek eleberri grafiko honetan bidelagun, errealitatearen errekako korronte geza irudimenaren itsasoko urekin nahasten den puntuan murgiltzeko gonbidapena eginez.