2023

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

2023 URTEKO EUSKARAZKO KOMIKIAK

Beste argitalpenaren bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera


EDITORE BILA DAUDEN PROIEKTUAK

BROKEN EYE.jpg
Broken eye ingelesez.jpg
2020ko ekainean jakinarazi zuten Etxeberria anaiek Iñaki Arenas (Binche Art)] marrazkilari hernaniarrarekin ‘Broken Eye’ komikiaren sortze prozesuan ari zirela: 2022ko otsailean AEBetako Scout Comics-ek argitaratu zuen ingelesez 4 aleetako lehena. Ipar Amerikar merkatuan atal bakoitza 24 orrialdez osatzen da (azkena 26 orrialdez) eta bi hilabetean behin argitaratzen da zenbaki bakoitza: ondoren ingelesez bilduma osoa liburuki bakar batean eskuratzeko aukera egongo zela aurreikusi zen.

2022ko irailean Aleta Ediciones argitaletxe valentziarrak Aletak Etxeberria gazteleraz argitaratu zuen 'Boken Eye' aurretik 'Buyan' komikiarekin egin zuen bezala: Valentzia eta Getxoko komiki azoketan aurkeztu ziren komiki hauek.

Euskarazko argitalpena ez da gauzatu oraingoz:  Etxeberriatarrak ahaleginak egin arren ez da argitaletxerik prest agertu horretarako eta autoreek une honetan autoedizioaren bidea ez dute aurreikusten. 

Euskaraz eta frantsesez argitaratu ahal izatea lortu nahi lukete autoreek ere eta horrela azaltzen dute bidea: "Scout Comics-ek ditu hizkuntza guztietarako eskubideak. Euskaraz atera nahiz gero, beraiekin sinatu behar akordioa..."


ELKARRIZKETAK

bideoa

Margot.jpg
2012tik komiki azoka ezberdinetara joan dira Etxeberria anaiak komiki proiektu batzuk eskuartean dituztela, eta Angoulemeko komiki azokan adibidez 'Margot' komikia aurkeztu zieten hainbat editoreei.
 Arianna Pisani Irlandan bizi den ilustratzailearekin komikiaren sortze prozesuan ari direla jakinarazi dute Etxeberria anaiek.
2021eko irailean Arianna Pisanik jakinarazi zuen editore bila ari zirela