2023

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

'''Zerrenda hau eguneratze bidean dago, barka itzazu eragozpenak'''


2023 URTEKO EUSKARAZKO KOMIKIAK

Beste argitalpenaren bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera

Bruno Bessadi autorearen 'L'Ogre Lion' argitaratu du Harrietek.

2023 urteari begira Harrietek komiki proiektu interesgarriak ditu labean:


Gregorio Muro "Harriet" beraren gidoiaz, Alex Machoren ilustrazioekin eta Garluk Agirreren koloreztatze lanarekin 'Feroce' komikia: argitaratuko da euskaraz. Frantziar estatuan argitaratu da jada lehen liburukia eta euskaraz ale bakarrean argitaratuko da istorio osoa. 'Buc en bulles ' jaialdian 2022ko album onenaren saria jaso du lehen atalak.

Bestalde Iñaket irudiglea Mikel Begoña'Hiru etxe Santa Monikan' komikia sortzeko prozesuan lanean ari dira.

'Dortokaren promesa' sailaren 3. eta azken alea argitaratuko du Harrietek.

MANGA EUSKARAZ

KABE Bilduma ==

baina berririk nabarmenena hau da KM"Harriet argitaletxeak manga munduari leihoa zabaldu eta bide berria urratuko du ‘Kabe’ izenburupean. Bertan mangak euskaraz argitaratzeari ekingo dio eta lehen alea ere aurkeztuko dute: Tomomi Usui komikigilearen ‘Cube arts’ seriearen lehen alea. Zuzenean japoniarretik euskarara ekarritakoa da manga hau eta hango irakurketa zentzuan argitaratu da, eskuinetik ezkerrera irakurri behar da.


Ooso manga euskaraz.jpg
Oso-comics logo.png
"Mirai, catgirl kosmikoa" erabiltzaileak twiterren jakinarazi zuen Bartzelonako Komiki Azokan iragarri zuela Oosok Oosocomic kataluiniako argitaletxeak X-Venture manga komikia euskaraz ere plazaratuko zela.

Horrela, Ooso manga euskaraz zaleen esku jarriko duen lehen argitaletxea izango da.


2022 urtean komikiak eta zientzia uztartzen dituen X-Venture manga garaikidea argitaratzen hasi ziren, eta katalanez gain gaztelaniazko eta euskarazko bertsioak merkaturatzen hasi ziren.

3 liburukiz osatzen da 'Gorputza Krisian' saila eta lehen alearen aurresalmenta 2022ko uztailean zabaldu zen.

Hector Angulo Iruñean 1996 urtean jaiotako itzultzaileak eta Japonian bizi izan denak ekarri ditu euskarara komiki hauek. 2021 urtean manga itzultzaile bezala hasi zen lanean Daruma S.L enpresarako autonomo bezala: zuzenean japoniarretik itzultzen ditu ohikoan (adibidez'Un llanto al cielo' izenekoa), eta Malaysian sortu zen 'X-Venture' komikiaren kasuan ingelesezko bertsioa hartu zuen erreferentzia bezala.

Gure Folklorea eta Mangaberri ekimenen eskutik Twitch kanaleko solaldi batean parte hartu zuen. Komikiak eskuratzeko, Kataluinia, Espainar Estatua eta Euskal Herriko liburudendetan egoteko ahaleginak egiten ditu Oosok, baina banaketaren arloa eta apalaetgian presentzia izatea konplexua izanik, argitaletxeak online salmenta banaketa sare propioa sustatu du webgunea da komikiak eskuratzeko bide zuzenena.

Getxoko komiki azokan salmenta postua jarri zuen Oosok.

'Luis Gasca, komikia eta zinema' erakusketaren inguruan KM Kulturuneak 'Euskal komikigintza; kultura, sorkuntza, manga eta zientzia' solasaldia antolatu zuen gazteleraz eta bertan Olga Resinak (Ooso Comic) eta Jordi Bayarrik hartu zuten parte

2022ko abenduan Gorputza krisian sailaren bigarren liburukia argitaratu da.

2023 MEGAMAN EUSKARAZ

Beste argitalpen batzuren artean, Megaman pertsonaiaren istorioak euskaraz argitaratuko dituzte. Mangaberri atarian jakinarazi dutenez Oosokoek hiru urte baino gehiago daramatzate Megaman lizentziatu ahal izateko ‘Capcom’ bideojoko-enpresarekin negoziaketetan. Ez omen da batere erraza izan, baina hala ere lortu egin dute. Capcomen robot urdinak hainbat serie eta manga desberdin dauzka, eta hemen iritsiko zaigun lehena serie klasikoaren ‘Megaman Megamix‘ (Rockman Megamix) bildumaren edizio berritua (新装版 Shinsouban) da, Hitoshi Ariga komikigilearen bi liburukiko serie motz bat. Mangaberrik gogorarazi du EITBk 2000 hamarkadan pertsonaia honen marrazki bizidunak ere emititu zituela.

1{| class="wikitable" |+ style="background:DarkSlateBlue; color:white; text-align:center;"|UDALBILTZAREN GEURETIK SORTUAK EGONALDI ETA SORMEN BEKA |- style="background:Lavender; color:black"

! width="450 px" |

Udalbiltza geuretik.jpeg

! width="450 px" | EPEA AZAROAREN 26EAN ITXI ZEN

Bigarren edizio honek arte alorren artean komikigitza ere hartu du kontuan: literatura, zinegintza eta antzerkigintzako lanez gain, komiki lanak ere diruz lagunduko dira. Komikipedian komikien atalari dagokion gako nagusiak laburtu ditugu, baina gogoan izan beti ere Udalbiltzak argitaratutako oinarriak direla legezko erreferentzia bakarra

2022 URTEAN ESKAERA EGITEKO INDARREAN EGON ZIREN OINARRIAK


|}

UDALBILTZAREN GEURETIK SORTUAK EGONALDI ETA SORMEN BEKA
Udalbiltza geuretik.jpeg
EPEA AZAROAREN 26EAN ITXI ZEN

Bigarren edizio honek arte alorren artean komikigitza ere hartu du kontuan: literatura, zinegintza eta antzerkigintzako lanez gain, komiki lanak ere diruz lagunduko dira. Komikipedian komikien atalari dagokion gako nagusiak laburtu ditugu, baina gogoan izan beti ere Udalbiltzak argitaratutako oinarriak direla legezko erreferentzia bakarra

2022 URTEAN ESKAERA EGITEKO INDARREAN EGON ZIREN OINARRIAK



EDITORE BILA DAUDEN PROIEKTUAK

BROKEN EYE.jpg
Broken eye ingelesez.jpg
2020ko ekainean jakinarazi zuten Etxeberria anaiek Iñaki Arenas (Binche Art)] marrazkilari hernaniarrarekin ‘Broken Eye’ komikiaren sortze prozesuan ari zirela: 2022ko otsailean AEBetako Scout Comics-ek argitaratu zuen ingelesez 4 aleetako lehena. Ipar Amerikar merkatuan atal bakoitza 24 orrialdez osatzen da (azkena 26 orrialdez) eta bi hilabetean behin argitaratzen da zenbaki bakoitza: ondoren ingelesez bilduma osoa liburuki bakar batean eskuratzeko aukera egongo zela aurreikusi zen.

2022ko irailean Aleta Ediciones argitaletxe valentziarrak Aletak Etxeberria gazteleraz argitaratu zuen 'Boken Eye' aurretik 'Buyan' komikiarekin egin zuen bezala: Valentzia eta Getxoko komiki azoketan aurkeztu ziren komiki hauek.

Euskarazko argitalpena ez da gauzatu oraingoz:  Etxeberriatarrak ahaleginak egin arren ez da argitaletxerik prest agertu horretarako eta autoreek une honetan autoedizioaren bidea ez dute aurreikusten. 

Euskaraz eta frantsesez argitaratu ahal izatea lortu nahi lukete autoreek ere eta horrela azaltzen dute bidea: "Scout Comics-ek ditu hizkuntza guztietarako eskubideak. Euskaraz atera nahiz gero, beraiekin sinatu behar akordioa..."


ELKARRIZKETAK

bideoa

Margot.jpg
2012tik komiki azoka ezberdinetara joan dira Etxeberria anaiak komiki proiektu batzuk eskuartean dituztela, eta Angoulemeko komiki azokan adibidez 'Margot' komikia aurkeztu zieten hainbat editoreei.
 Arianna Pisani Irlandan bizi den ilustratzailearekin komikiaren sortze prozesuan ari direla jakinarazi dute Etxeberria anaiek.
2021eko irailean Arianna Pisanik jakinarazi zuen editore bila ari zirela