Enkarni Genua
Enkarni Genua Espinosa Donostian 1942 urtean jaiotako euskal idazlea, kultura-dibulgatzailea eta txotxongilolaria da.
Wikipediaren arabera Deustuko Unibertsitatean Filosofia eta Letretako lizentziatura burutu zuen, eta 1971tik aurrera Manolo Gómezekin batera, Txotxongillo taldea sortu zuen. Talde horrekin, mende erdi baino gehiagoan, txotxongilo-antzerkia euskaraz egin du hainbat herrialde, hiri, eskualde, herri eta auzotan.
Idazle gisa, hainbat generotako haur eta gazte literaturako lanak (antzerki eta telebista gidoiak, ipuinak, komikiak, diskoak...) eta material didaktikoak argitaratu ditu. Bere sorkuntzetan, ahozko literaturaren eta euskal mitologiaren elezaharrak suspertzeko ahalegina nabarmentzen da, publiko berrietara egokituz.
Jesus Lucas irudigilearekin lankidetzan aritu da, eta Ipurbeltzen argitaratu ziren bien komiki lanak.
2022an Manuel Lekuona saria jaso zuen.