2023

komikipediatik
139.47.60.41 (eztabaida) (KOMIKI AZOKAK ETA JARDUNALDIAK)(r)en berrikusketa, ordua: 16:43, 22 urtarrila 2023
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

'''Zerrenda hau eguneratze bidean dago, barka itzazu eragozpenak'''

2023 URTEKO EUSKARAZKO KOMIKIAK

Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera

PAPEREAN ARGITARATUTAKOAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2023 01 URTARRILA
Superpatata nahaspila kosmikoa 2.jpg
Superpatata 2/2 Bare erregearen mendekua
SUPERPATATA: NAHASPILA KOSMIKOA BILDUMA
(SUPERPATATA SAILA)
Bang Ediciones / Mamut Comics Artur Laperla Artur Laperla Jatorrizkoa Katalanez eta Gazteleraz Esther López Epelde 2023 urtarrila Superpatata, Enredo cósmico - Episodio 2: La venganza del rey babosa (Bang Ediciones)


2023 URTEAN ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN EUSKARAZKO KOMIKIAK

Beste argitalpenen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera


Logo harriet.jpg

Otsailean Gregorio Muro "Harriet" beraren gidoiaz, Alex Machoren ilustrazioekin eta Garluk Agirreren koloreztatze lanarekin 'Feroce' komikia: argitaratuko da euskaraz. Frantziar estatuan argitaratu da jada lehen liburukia eta euskaraz ale bakarrean argitaratuko da istorio osoa. 'Buc en bulles ' jaialdian 2022ko album onenaren saria jaso du lehen atalak.

Bestalde Iñaket irudigilea eta Mikel Begoña gidoilaria 'Hiru etxe Santa Monikan' komikia sortzeko prozesuan lanean ari dira.

'Dortokaren promesa' sailaren 3. eta azken alea argitaratuko du Harrietek.

Bruno Bessadi autorearen 'L'Ogre Lion' sailaren lehen alea 2022 urtean argitaratu zuen Harrietek eta 2023 urteko urtarrilean merkaturatuko da bigarren alea.

MANGA EUSKARAZ

Harriet Ediciones eta KABE Zigilua


Kabe.jpg
Harriet manga 2023.jpeg
‘Kabe’ izeneko zigilupean, 'Harriet Ediciones' argitaletxeak manga munduari leihoa zabaldu dio eta euskarazko komikigintzan bide berriak urratu ditu: 2022ko azaroan argitaratu zuen Tomomi Usui komikigileak sortutako 'Cube Arts' sailaren lehen alea. Iker Alvarezek zuzenean japoniarretik euskarara ekarritakoa da manga hau eta hango irakurketa zentzuan argitaratu da, eskuinetik ezkerrera irakurri behar da.

Euskaraz argitaratuko dira soilik Kabe zigilupeko komikiak: aurreikuspenen arabera, 2023 urtean iritsiko dira zaleen eskuetara 'Cube arts' sailaren 2/03 eta 3/03 liburukiak.

Beste komiki sail berri hauek ere argitaratuko dira apurka apurka: 'Heroines Game' (Tabasa Iori, 3 liburuki) 'Change the World' (Yuya Kanzaki, 5 liburuki) 'Kami to Yobareta Otaku/An otaku called God'(Rootport); komiki hauek ez dira gatzeleraz argitaratu oraindino. Harriet Ediciones-ek euskarara ekarriko ditu jada gazteleraz argitaratuta dauden 'Dinosan' (Itaru Kinoshita) eta 'Girls Last Tour' (Tsukumizu).


Oso-comics logo.png

2022 urtean komikiak eta zientzia uztartzen dituen X-Venture manga garaikidea argitaratzen hasi ziren, eta katalanez gain gaztelaniazko eta euskarazko bertsioak merkaturatzen hasi ziren.

3 liburukiz osatzen da 'Gorputza Krisian' saila: lehen alearen aurresalmenta 2022ko uztailean zabaldu zen eta bigarren liburukia abenduan iritsi zen:2023 urtean argitaratuko da sailaren 3. eta azken liburukia.

Hector Angulo Iruñean 1996 urtean jaiotako itzultzaileak eta Japonian bizi izan denak ekarri ditu euskarara komiki hauek.

Komikiak eskuratzeko, Kataluinia, Espainar Estatua eta Euskal Herriko liburudendetan egoteko ahaleginak egiten ditu Oosok, baina banaketaren arloa eta apalaetgian presentzia izatea konplexua izanik, argitaletxeak online salmenta banaketa sare propioa sustatu du webgunea da komikiak eskuratzeko bide zuzenena.

2023 urtean, beste argitalpen batzuren artean, Megaman pertsonaiaren istorioak euskaraz argitaratuko dituzte.

MegaMan Megamix.jpg
Mangaberri atarian jakinarazi dutenez Oosokoek hiru urte baino gehiago daramatzate Megaman lizentziatu ahal izateko ‘Capcom’ bideojoko-enpresarekin negoziaketetan. Ez omen da batere erraza izan, baina hala ere lortu egin dute. Capcomen robot urdinak hainbat serie eta manga desberdin dauzka, eta hemen iritsiko zaigun lehena serie klasikoaren ‘Megaman Megamix‘ (Rockman Megamix) bildumaren edizio berritua (新装版 Shinsouban) da, Hitoshi Ariga komikigilearen bi liburukiko serie motz bat. Mangaberrik gogorarazi du EITBk 2000 hamarkadan pertsonaia honen marrazki bizidunak ere emititu zituela.


SORTZAILEENTZAKO DIRU LAGUNTZAK JASO ONDOREN ARGITARATUKO DIREN KOMIKIAK

KOMIKIAK SORTZEKO
EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA
1615218939115.png

Hauek dira aurreko edizioetan Jaurlaritzak antolatutako deialdian laguntza jaso zuten proiektuak eta segur aski 2023 urtean argitaratuko direnak.

PROIEKTUAREN IZENA 'Hiru etxe Santa Monikan' SARITUTAKO IRUDIGILEA: Iñaket GIDOIA: Mikel Begoña ARGITALETXEA: Harriet Ediciones ARGITARATZE DATA: 2023

PROIEKTUAREN IZENA Iris 22 SARITUTAKO IRUDIGILEA: Julen Ribas GIDOIA:Yurre Ugarte ARGITARATZE DATA: Ez da jakinarazi ARGITALETXEA: Ez da jakinarazi

PROIEKTUAREN IZENA Ño! SARITUTAKO IRUDIGILEA: Maitane Gartziandia Agirrezabala ARGITARATZE DATA: Ez da jakinarazi ARGITALETXEA: Ez da jakinarazi

PROIEKTUAREN IZENA Cuando veo cables me acuerdo de ti SARITUTAKO IRUDIGILEA: Arnau Sanz Martinez ARGITARATZE DATA: Ez da jakinarazi ARGITALETXEA: Ez da jakinarazi

2023 URTEKO EDIZIOA ZABALIK DA ESKAERAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA
2023/01/26
OINARRIAK


Aurreko urteetan diru laguntza jaso duten proiektuen zerrenda


GIPUZKOAKO EGILE SARIAK
Gipuzkoa bunbuilua.png
2022 urteko 'Egile' sarien irabazleen zerrendan ez da zehazten argitaratuko diren lanak komikiak edo testu/irudidun proiektuak izango ote diren, baina 'Literatura eta grafikoak' atalaren azpian diru laguntza jasoko duten proiektuak hemen ikusi daitezke: Gipuzkoako Egile Sariak: Literatura eta grafikoaren arloa


EDITORE BILA DAUDEN PROIEKTUAK

BROKEN EYE.jpg
Broken eye ingelesez.jpg
2020ko ekainean jakinarazi zuten Etxeberria anaiek Iñaki Arenas (Binche Art)] marrazkilari hernaniarrarekin ‘Broken Eye’ komikiaren sortze prozesuan ari zirela: 2022ko otsailean AEBetako Scout Comics-ek argitaratu zuen ingelesez 4 aleetako lehena. Ipar Amerikar merkatuan atal bakoitza 24 orrialdez osatzen da (azkena 26 orrialdez) eta bi hilabetean behin argitaratzen da zenbaki bakoitza: ondoren ingelesez bilduma osoa liburuki bakar batean eskuratzeko aukera egongo zela aurreikusi zen.

2022ko irailean Aleta Ediciones argitaletxe valentziarrak Aletak Etxeberria gazteleraz argitaratu zuen 'Boken Eye' aurretik 'Buyan' komikiarekin egin zuen bezala: Valentzia eta Getxoko komiki azoketan aurkeztu ziren komiki hauek.

Euskarazko argitalpena ez da gauzatu oraingoz:  Etxeberriatarrak ahaleginak egin arren ez da argitaletxerik prest agertu horretarako eta autoreek une honetan autoedizioaren bidea ez dute aurreikusten. 

Euskaraz eta frantsesez argitaratu ahal izatea lortu nahi lukete autoreek ere eta horrela azaltzen dute bidea: "Scout Comics-ek ditu hizkuntza guztietarako eskubideak. Euskaraz atera nahiz gero, beraiekin sinatu behar akordioa..."


ELKARRIZKETAK

bideoa

Margot.jpg
2012tik komiki azoka ezberdinetara joan dira Etxeberria anaiak komiki proiektu batzuk eskuartean dituztela, eta Angoulemeko komiki azokan adibidez 'Margot' komikia aurkeztu zieten hainbat editoreei.
 Arianna Pisani Irlandan bizi den ilustratzailearekin komikiaren sortze prozesuan ari direla jakinarazi dute Etxeberria anaiek.
2021eko irailean Arianna Pisanik jakinarazi zuen editore bila ari zirela


KOMIKI AZOKAK ETA JARDUNALDIAK

ANTSOAIN KOMIKIBOOM

Antsoain komiki boom logo.jpg
Antsoain komikiboom 2023.jpg
Otsailaren 6tik 19ra Antsoain KomikiBoom jardunaldien 3 edizioa ospatuko da

kartela Don Rogelio J-k egin du eta jakinarazi da jada.


  • OTSAILAK 7 ASTEARTEA

19:00 ANTSOAINGO LIBURUTEGIA HISTORIA DISPARATADA DE LA MONARQUÍA Exprai eta Javier Traité

  • OTSAILAK 9 OSTEGUNA

19:00 TXOKOGORRI CASILDA REVOLUCIONARIA Ruben Uceda

  • OTSAILAK 10 OSTIRALA

19:00 TXOKOGORRI ORDU TXIKIETAN. ALBUM ILUSTRATUA ETA TAILERRA Irantzu Piquero eta Fertxu Izquierdo

  • OTSAILAK 11 LARUNBATA

12:00 TXOKOGORRI (VERMUT KOMIKI) BLACK IS BELTZA II – AINHOA Susanna Martin'


  • OTSAILAK 14 ASTEARTEA

VOCES DE CHIMALPOPOCA 19:00 TXOKOGORRI (IRAKURKETA KLUBA) Shu Otero


  • OTSAILAK 16 OSTEGUNA

19:00 ANTSOAIN ANTZOKIA ANIMAZIO FILMA: BLACK IS BELTZA 2 – AINHOA Fermin Muguruza


  • OTSAILAK 17 OSTIRALA

19:00 TXOKOGORRI KOMIKI FEST IRUÑA REDIMIDA Hurrikrane FANZINE MUSICAL Tumba Swing Don Rogelio

2024 URTERAKO ESPERO DIREN KOMIKIAK

UDALBILTZAREN GEURETIK SORTUAK EGONALDI ETA SORMEN BEKA
Udalbiltza geuretik.jpeg
EPEA AZAROAREN 26EAN ITXI ZEN

Proiektuak aurkezteko epea 2022ko azaroan itxi zen. Bigarren edizio honek arte alorren artean komikigitza ere hartu du kontuan eta horrela literatura, zinegintza eta antzerkigintzako lanez gain, komiki lanak ere diruz lagunduko dira.

2023 urtean zehar 3 asteko egonaldiak egin beharko dituzte sortzaileek hainbat herrietan,tokiko istorioak eta pertsonak ezagutu eta proiektua landu ahal izateko.

Ondoren,2023ko irailaren 22a baino lehen entregatu beharko da komikia.

2024ko urtarriletik irailaren 30era arte burutuko den Hedapen Fasearen baitan herriz herri aurkeztuko dira komiki lanak; bestalde, liburuki batean argitaratuko dira sortzaileen Komiki guztiak eta webgune batean egongo dira eskuragarri Creative Commons lizentziapean.

2022 URTEAN ESKAERA EGITEKO INDARREAN EGON ZIREN OINARRIAK