Philippe Fenech

komikipediatik
46.6.140.223 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: Philippe Fenech 1976 urtean Montpellier-en jaiotako irudigilea da. [https://m.bedetheque.com/auteur-9699-BD-Fenech-Philippe.html Bedetheque atariaren arabera], hasiera b...)(r)en berrikusketa, ordua: 18:05, 6 otsaila 2023
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Philippe Fenech 1976 urtean Montpellier-en jaiotako irudigilea da.

Bedetheque atariaren arabera, hasiera batean Asterixen abenturak irakurtzen erabaki zuen marrazkilari izatea; orduan ezinezkoa izango zitzaion pentsatzea ere 2021 urtean 'Idéfix et les Irréductibles' proiektuan parte hartuko zukeenik.


Zinema ikasketak egin zituen, eta komikigintzan 'Requin barjot' pertsonaiaren zintak sortu zituen bere herrialdeko egunkari batean.

1999 urtean Curd Ridel gidoilariarekin elkarlanean hasi zen eta 2004 urtean haurrentzako 'Tuff et Koala' serieko lehen liburukiak argitaratu zituzten (Éditions Soleil)

Zinema arloko irakaskuntzan aritzen zen bitartean 'Le Journal de Mickey', 'Mickey Parade' edo 'Super Picsou' aldizkarietan jokoen atalean agertu ziren bere lanak eta Dobbs gidoilariarekin lankidetzan aritu zen gag batzuk egiten.

2003 urtetik aurrera beste lanak utzita komikigintzan aritzen da nagusiki: 'Tuff et Koala'-ri segida eman zion, eta hainbat gidoilariarekin 'Anatole et Compagnie' (Nicolas Mitric-en gidoiarekin), 'L’Ordre des Meckkas', (Téhy-ren gidoiarekin), Ulyssee!...