Emily Tetri
Astiberri argitaletxeko webgunean jasotzen den informazioaren arabera, Emily Tetri 1986an jaio zen Missouriko St Louisen. Orain Los Angelesen bizi da.
Haurtzaroa marrazten, kontakizunak asmatzen eta aire zabalean korrika pasatu zuen. Hego Kaliforniako Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta animazioaren espezializazioan graduatu zen. Telebistako marrazki bizidunetako atzealdeen diseinatzaile eta margolari gisa lan egin du, adibidez Nickelodeoneko 'Legend of Korra', Cartoon Network-eko 'Infinity Train' edo eta 'The Epic of Captain Underpants' sailerako, ezagunenen artean.
2014ko uztailetik 2015eko urtarrilera lan munduan etenaldi bat egin zuen 'Tiger vs Nightmare' komikia sortzeko. “Txikitan amesgaizto asko izaten nituen, eta horregatik idatzi dut liburu hau ni bezalako ume guztientzat, amesgaiztoak ongiegi imajinatzen dituzten horientzat”.
2018an argitaratu zuen komikia 'First second' etxearekin eta sari eta aipamen ugari jaso ditu, besteak beste: Kirkus Reviews 2018 (album ilustraturik onena), School Library Journal 2018( nobela grafikorik onena).Theodor Seuss Geisel-etan 2019an ohorezko liburu izendatu zuten eta urte horretako Eisner sarietan Haurrentzako argitarapen onenerako hautagaia ere izan zen.
Frantsesez argitaratu zuen Casterman etxean “Camille Contre Les Cauchemars” izenburupean.
2020 urtean Astiberrik gaztelaniaz, katalanez eta euskaraz argitaratu zuen Komikia.
EUSKARARA ITZULI DITUEN KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2020 11 Azaroa | Tigrea amesgaiztoaren kontra | astiberri txikiberri bilduma | Emily Tetri | Emily Tetri | jatorrizkoa ingelesez | Jon Muñoz | 2018 Tiger vs. Nightmare (First second) |