Unai Gaztelumendi

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Unai Gaztelumendi Arandia 1988an Donostiako Añorgan jaiotako bertsolari, marrazkilari eta diseinatzaile grafikoa da.

Bertsozale.eus datu basean jasotako biografiaren arabera, "Bertsolaritzarekin harremana oso txikitatik izan nuen. Aitak sartu zigun bi anaiei zaletasuna. Oso umetan hasi ginen plazan kantari, zertan ari ginen konturatu gabe, agian." Beste elkarrizketa batean adierazi zuen "Adin paretsutik maite izan du marrazkigintza ere: marraztu, komikiak irakurri, marrazkiak kopiatu…"

Bilboko Arte Ederretako fakultatean hasi zituen unibertsitate ikasketak baina karrera hori amaitu gabe utzi eta Diseinu Grafikoa ikasi zuen. Hiru Damatxo ideia faktorian parte hartzen du.

Umore grafikoa jorratu du Gaztezulo, Gaur8, Berria, Argian…

komiki formatuan argitaratutako  lehen istorioa 2016koa da, Jakoba Errekondoren 'Altza porru' liburuan parte hartu bait zuen beste marrazkilari hauekin batera: Antton Olariaga, Asisko, Mattin, Axpi, Unai Iturriaga eta Zaldieroa.

H28 aldizkari saretirikoa egitasmoko kide da.

2014 urtean EHUko Udako Unibertsitatean bertsolaritza eta beste sormen adierazpideen arteko harremanaz hausnarketa egin zen 'Bertsolaritza eta beste sorbideak' izenburupean: Unai Gaztelumendi izan zen ikastaroaren zuzendaria.

2017an Joseba Larratxe 'Josevisky', Ainara Azpiazu “'Axpi' eta Mikel Begoñarekin batera 'Euskal Komikia Donostian' ibilbidean parte hartu zuen.

Bertsogintza utzi gabe, gai jartzaile aritu da eta marrazkilari bezala ere aritu izan da zenbait bertso-tramatan.

Gure esku dagok sustatutako 'Tripontzia' ekimenean parte hartu zuen:bbere garaian argitaratu zen publikazioa "komiki" bezela deskribatu zen arren liburu ilustratua da, Ane Labaka eta Nerea Ibarzabal Txakur Gorria sortzaileen kolektiboko kideek zazpi istorio idatzi zituzten eta Gaztelumendik ilustrazioak egin baitzituen.


'BIDEA DA BORROKA'

Bertsolari aldizkariak komiki bat sortzeko proposamena egin zien Gaztelumendi anaiei. Atal batzuk argitaratu ziren aldizkarian eta album formatuan argitaratu zen 2021eko azaroan 'Bidea da borroka' komikia.

Elkarrizketa mamitsua egin zien Beñat Hach Embarek Irizarrek Bertsolari aldizkarian Gaztelumendi anaiei.

Anaien arteko harreman estuaz eta bertsolaritzaren munduan egindako ibilbideaz gain, elkarrizketan kontatzen da 16-17 urterekin Irutxuluko Hitzan kolaboratzen hasi zirela: "Denek zutabea banaka zeukaten eta guk binaka egiten genuen." Ondoren Gaztezulon ere 'Esaera Berriak' sailean elkarlanean aritu ziren: Beñatek esaera zaharra aukeratu, testu bat egin eta Unaiek ilustratzen zuen.

Elkarrizketa zabala da eta eduki anitzez osatua dago: hona hemen, marrazkigintzaren ikuspuntutik, komikiaren sorkuntza prozesuaz aipatutako ideia nabarmenenak

Unairen hitzetan " Pare bat urtez aritu naiz ganbaran proiektu batekin, bineta bakoitzarekin sekulako lana hartuz… Proiektu horrekin erdi ataskatuta nenbilenean etorri zen eskaera hau, eta zerbait freskoagoa egin nahi nuen. Freskoagoa, eta denboraz estu jarriko ez ninduena."

Beñaten hitzetan "Enkargua luzatu zenutenean, lehendabizi ea elkarrekin egin nahi genuen planteatu genuen. Aspalditik gabiltza tematuta gure belaunaldiaren inguruko zerbait egitearekin, eta honetan aukera bat ikusi dugu. Gaia berehala adostu genuen; istorioa pentsatzea gehixeago kostatu zaigu, baina nahiko erraz egin dugu. Prozesuak lan bolumen handia ekarri du, baina erraza egin zaigu."

Beñat gidoiak egindakoa zen, (Hitzetik Hortzeran edo kantu inprobisatuaren inguruan egindako Mundu Bat Ahoz Aho dokumentala) baina ez da inoiz komikizalea izan: "lan honekin hasi aurretik Unaik Zerocalcareren komiki batzuk pasatu zizkidan. Zerocalcaren ikusi genuen zer kontatu nahi genuen baino gehiago gauzak kontatzeko estilo bat: ez da ezer handirik gertatzen, baina gauzak gertatzen dira. Azken urteetan gauza gehiago irakurri ditut, gehiago zaletu naiz, baina ez naiz izan betiko komikien jarraitzailea…"

Elkarrizketan komiki sorkuntzari buruz iritzi hauek partekatu zituzten.

Unai– Nik komiki asko kontsumitu ditut. Baina bai esan behar dudala Zerocalcare shock bat izan zela niretzat. Pentsatu nuen: “Egunen batean zerbait egiten badut horrelako zerbait izango da”. Kontatzeko modu bat ikusi nuen… Oso berea duen marrazkia da, baina oso boteprontokoa, oso bat-batekoa. Azken urteetan photoshopak janda ikusi dut nire burua, eta nabaritu ahal den arren marrazkia nirea dela, prozesu osoa digitalki egin ondoren, nire golkorako galdetzen nuen ea non ikusten zen nire eskua. Iruditzen zitzaidan beste batek ere antzeko zerbait egin zezakeela. Lan honetan oso boteprontoko marrazkiak egin nahi nituen, oso barrutik ateratakoak, eta ikus zedila hori dela nire eskuak egiten duena. Komiki honetan aldaketa gutxi batzuk izango dira eskuz egitetik inprimatzerainoko fasean, baina ia dena atera zaidan lehenengo trazua da. Inperfekzioz jositako komikia da, eta horrek, era berean, pertsonalitatea ematen dio.

Beñat– Zerocalcarek duen beste gauza oso on bat da nola kontatzen duen arrakasta izan eta gero lagunekin duen eguneroko harreman hori, eguneroko liskar txikiak: denak irakasle sartzen ari dira eta bera frustratuta dago… Eguneroko kontuak dira. Gure artean hitz egin genuen bertsolari izanda ere gauzak antzeko modu batean bizitzen direla, eta hortik ere dezente edan dugu.

Unai, marrazkilari ikuspuntutik zer erronka planteatu dizkizu lan honek?

- Pare bat urtez aritu naiz ganbaran proiektu batekin, bineta bakoitzarekin sekulako lana hartuz… Proiektu horrekin erdi ataskatuta nenbilenean etorri zen eskaera hau, eta zerbait freskoagoa egin nahi nuen. Freskoagoa, eta denboraz estu jarriko ez ninduena. Lehen trazuko estilo horrekin aritu naiz. Estilo horretako komikiak irakurtzen aritu naiz, eta iruditzen zait perfekzioa gainbaloratuta dagoela. Istorioa kontatzeko aukeratu dugun moduarengatik kotxe pila bat agertzen dira, eta konturatu naiz ez naizela batere ona kotxeak marrazten (protagonistaren kotxea Kangoo granate bat da, kotxe horrekin hezi gara Beñat eta ni). Minimo bat eginda, istorioari ez badiote ezer kentzen, gustatu eta guzti egiten zait nire inperfekzioak ikustea.

Beste alde batetik, ni beti izan naiz oso karikaturista, norbaiten erretratua hartu eta horren gainean lan egitekoa. Oraingoan ez nuen hori nahi. Ez gara pertsonaia konkretuez ari, ez Martin eta ez komikian agertzen diren besteekin. Lizaso eta gutxi batzuk marraztu ditut, baina, orokorrean, jende anonimoarekin egin nahi izan dut.

Irakurtzen ari naizen komiki motetan ere bineten ordenamendu ezberdinak ageri dira, eta gustatzen zait. Ni ogibidez diseinatzailea eta maketatzailea naiz, eta horrek ere ematen dit zurruntasuna hautsi eta dena kuadrikulatua izan ez dadin.

Orrialdeak inprimitzen ditut trazuak eta bokadiloak bakarrik jarrita, eta horren gainean marrazten dut. Ondoren, eskaneatu eta ordenagailura pasatzen ditut, margotzeko. Durangoko peajea, esaterako, oso ondo marraztu nahi nuen, eta Google Mapseko argazki bat kalkatu nuen.

Lehen aipatu duzue Zerocalcare. Ez dakit beste komiki batzuek ere eragina izan duten zuengan azkenaldian.

– Oraintxe bukatu berri dut Dani Fanoren Sasi artean Elgeta, Xabiroi aldizkarian argitaratzen joan dena. Izugarria iruditu zait, Koldo Izagirreren gidoiarekin. Dani Fanoren Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzakere bai… Euskarazko komikien loraldi bat bizitzen ari gara (oparoagoa ere izan daitekeena), autoreak ezagun bihurtzen ari dira, eta euskarazko komikia irakurtzen dut bereziki. Zerocalcare ere euskaratu zutenean ezagutu nuen. Erreferenteak: Xabiroi, Asisko, Josevisky… Josevisky ikaragarria da, kolorea emateko modua oso propioa du, ikusiz gero badakizu berea dela (ni ez naiz bere orpora ere iristen). Asterixeta estilo horretako komikietan hezi gara zerua urdina eta belarra berdea ikusiz, Gabai ere… Komiki honetan hiru kolore erabilita nire buruari ere lana kendu nahi nion, baina, era berean, asko apreziatzen dut Joseviskyk koloreak erabiltzeko daukan erabilera (ea zer esaten duen berak gure lana ikustean!).

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2021
Bideadaborroka.jpg
Bidea da borroka Bertsozale Elkartea (Bertsolari Aldizkaria 124. zenbakia) Beñat Gaztelumendi Unai Gaztelumendi Euskaraz Jatorrizkoa 2021 11 AZAROA


LAN KOLEKTIBOETAN

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2015 12 ABENDUA
2015 h28 urtikaria.JPG
H28 hilabetekari saretirikoaren urtikaria. Urtekari Paperitikoa H28 Dani Fano,Edu Lartzanguren,Eñaut Aiartzaguena,Exprai & Aranagoiri,Exprai,HamarHatzHandi,Hasier Goikolea,Iren,Josevisky,Laure Gomez,Marko,Mikel Orbegozo,Ñ,Ñk,Patxi Gallego,Sustrai Errolan,Trirrite & Tz,Unai Gaztelumendi,Unai Iturriaga,ZaldiEroa Dani Fano,Edu Lartzanguren,Eñaut Aiartzaguena,Exprai & Aranagoiri,Exprai,HamarHatzHandi,Hasier Goikolea,Iren,Josevisky,Laure Gomez,Marko,Mikel Orbegozo,Ñ,Ñk,Patxi Gallego,Sustrai Errolan,Trirrite & Tz,Unai Gaztelumendi,Unai Iturriaga,ZaldiEroa Euskaraz Jatorrizkoa 2015 12 ABENDUA
2016 12 ABENDUA
2016 h28 urdekaria.jpg
H28 urdekaria Urtekari Paperitikoa H28 Adur Larrea, Aiert, Ainara Azpiazu Axpi, Aitor Egia, Aranagoiri, Aritz, Aritz Irigoien, Asisko, Beñat Etxaburu, Dani Fano, Edu Lartzanguren, Enekus Mus, Enok Sudupe, Eñaut Aiartzaguena, Exprai, Hasi,Hartzmarka, Iban Izagirre, Idoia Torregarai, Iren, Jojo Arratzukima,Jokin, Joseba Larratxe Josevisky, Laure Gomez, Marko, Mikel Orbegozo, Mr, Ñ, Ñk, Ogaxo, Patxi Gallego, Sustrai Errolan, Tomax, Tz, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Xanmari, Zaldieroa, @Zital Adur Larrea, Aiert, Ainara Azpiazu Axpi, Aitor Egia, Aranagoiri, Aritz, Aritz Irigoien, Asisko, Beñat Etxaburu, Dani Fano, Edu Lartzanguren, Enekus Mus, Enok Sudupe, Eñaut Aiartzaguena, Exprai, Hasi,Hartzmarka, Iban Izagirre, Idoia Torregarai, Iren, Jojo Arratzukima,Jokin, Josevisky, Laure Gomez, Marko, Mikel Orbegozo, Mr, Ñ, Ñk, Ogaxo, Patxi Gallego, Sustrai Errolan, Tomax, Tz, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Xanmari, Zaldieroa, @Zital Euskaraz Jatorrizkoa 2016 12 ABENDUA
2016 04 APIRILA
2016 altza porru.jpg
Altza porru Komunikazio Biziagoa / Argia Obrarena Jakoba Errekondo Komiki bakoitzarena: Ainara Azpiazu Axpi, Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena Mattin, Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Zaldieroa Ainara Azpiazu Axpi, Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena Mattin, Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Zaldieroa Euskaraz jatorrizkoa 2016 04 APIRILA