Jon Mikel Bañales

komikipediatik
46.222.120.101 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: 2009 urtean Grupo Adagio antolatutako lehiaketa irabazi zuen, eta 2010 urtean Osalanek antolatutakoa. Euskadiko Ilustratzaile Profesionalen Elkarteak antolatutako Montañ...)(r)en berrikusketa, ordua: 22:30, 8 apirila 2023
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

2009 urtean Grupo Adagio antolatutako lehiaketa irabazi zuen, eta 2010 urtean Osalanek antolatutakoa.

Euskadiko Ilustratzaile Profesionalen Elkarteak antolatutako Montañola irudigilearen omenezko erakusketan parte hartu zuen Basaurin


Hala ere, bere pasio nagusia komiki amerikarra da, bere iturri klasikoetatik, Marvel bezalako enpresen sorrera ikusi zuen gerrarteko komikitik eta bere superheroi sagatik bere erreferenteetako batzuk jasotzen ditu Jon Mikelek. "Dudarik gabe, nire miresmena berezia da Stan Lee eta Jack Kirby, edo Dick Ayers bezalako jendearekiko, eta, beraz, New Yorkera joan eta Marvel ezagutu nahiko nuke", dio gazte honek, 2007tik blog bat mantentzen baitu (jonmikel.blogcindario.com), bere ekoizpen artistiko etengabeaz ongi hornitua.

María José López eta Goio Bañalesen semea da, 80. hamarkadan 'Trokola' fanzinean aritutakoak.


Goio Bañalesen liburu batzuetako ilustrazioak egin ditu eta 2023 urtean 'Juan de Zubileta abentura itzela' komikia sortu zuten elkarlanean.