Danele Sarriugarte
Danele Sarriugarte Mochales Elgoibarren 1989 urtean jaiotako idazle, itzultzaile, literatura-kritikaria eta kazetaria da.
Wikipediaren arabera Euskal Herriko Unibertsitatean Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziaduna eta Udako Euskal Unibertsitatean Pentsamendu Kritiko graduondoko ikasketak egindakoa da. Horrez gain, Literatura Konparatuko masterra ikasi du Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.
2012an Igartza Saria irabazi zuen Mamuak izenburuko eleberri proiektua aurkeztuta, eta eleberria Erraiak izenburupean argitaratu zen 2014an.
Itzultzaile gisara, hainbat autoreen lanak ekarri ditu euskarara: Angela Davis, Slavoj Žižek, Henry David Thoreau, Nancy Fraser, sekin elkarlanean itzulia.[20][21] Assata Shakur... Poesia eta eleberrian Audre Lorde, David Foster Wallace, Dolores Redondo, Luisa Carnés... Eta Haur eta gazte literaturan Tapper bikien saileko liburuak.
2019 urtean bi komiki laburren gidoian parte hartu zuen.
Batetik Joseba Larratxe 'Josevisky' irudigilearekin 'Natsegit' komikia sortu zuen Tupust! kolektiboaren lehen antologiarako.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 03 MARTXOA | Egipton barrena: Piankhy, bidaia bat jakinduriara | Erein | Amparo Errandonea | Amparo Errandonea | Jatorrizkoa Gazteleraz | Danele Sarriugarte / Rosetta T.Z | 2022 martxoa aldiberean gazteleraz, 'Descubriendo Egipto: Piankhy, un viaje hacia la sabiduría' (Erein) |
2022 03 MARTXOA | Zer gertatzen da klimarekin? | Erein | Ole Mathismoen | Jenny Jordahl | Norvegiera | Danele Sarriugarte / Rosetta T.Z | 2019 'Hva er greia med klima?' Vigmostad & Bjørke, Norvegia |