Sedyias
Sergio Román 'Sedyas' Barakaldon 1976 urtean jaiotako irudigile, komikilari, kolorista eta errotulugilea da. Euskarazko komikigintzan, koloreztatze lanak egin ditu Xabiroi aldizkarirako, 'Artxipelagoa' proiekturako...
Hemezortzi urte zituenetik animazioaren esparruan lan egiten hasi zen, batez ere publizitatean, baina baita telebistan eta zineman ere. "
Hasierako urte horietan, besteren artean, Merlin animazio enpresan lan egin zuen Guillermo Gonzalez eta Alex San Vicente "Sanvi"-rekin batera, eta elkarrekin ArtboxINK estudioa eratu zuten. 2003 urtean Artbox foroa sortu zuen, irudigintzari buruzko foro/komunitate birtuala.
J. L. Munuera marrazkilariarekin frantziar-belgikar editoreentzat koloreztatze lanetan hasi zen, proiektu pertsonalekin eta baita BD klasikoko Boule/Bill eta Zorglub edo Conan sailetan. Espainiar Estatuan argitaletxe ugarirentzat egin du lana: Astiberri, Nuevo Nueve, Norma, Dibbuks...
Tebeosfera atarian zerrendatzen dira lan guzti hauek. EUSKARAZKO KOMIKIGINTZA
Bere komiki laburrak gazteleraz El Balanzin aldizkarian argitaratu zituen 2007 urtetik aurrera.
Xabiroi aldizkarirako koloreztatzeak egin ditu: 'Haur besoetakoa' 6 orri, Mikel Begoña/Alex Orbe edo eta David Zapirain/Dani Fanoren istorioak...
Aldizkarirako 'Amodiozko enkargu bat' komikia sortu zuen Pako Aristiren gidoiaz.
Julen Ribas Arrasatearraren "Ah, ça ira" komikia koloreztatu du (Frantsesez Delcourt eta gaztelaniaz Dolmen argitaletxeekin)