Uxue Alberdi
Uxue Alberdi Estibaritz (Elgoibarren 1984 urtean jaiotako euskal idazle eta bertsolaria da. Kazetaritza ikasketak burutu zituen eta Wikipediaren arabera idazle eta bertsolariaz gain "Literatura tailerren irakasle, iritzi artikulugile, itzultzaile, irakurle-taldeen gidari, letragile eta beste hainbat alorretan aritzen da lanean. Ainhoa Agirreazaldegirekin batera Bertso Eskola Feminista delakoa jarri zuen abian." Komikigitzan, 2023 urtean 'Surflaria' komikia merkaturatu zuen Ikastolen Elkarteak, Uxue Alberdik Susanna Martin irudigilearekin elklarlanean sortutakoa: 2020ko urritik ari ziren Xabiroi aldizkarian atalez atal istorioa argitaratzen.
2003 Durangoko Julene Azpeitia Bertso paper lehiaketak irabazi zuen, 2006an Xenpelar Saria eta 2008an, bertsolari gazteen Osinalde Saria.
Ipuin eta eleberrigintzan, 2005ean idazle gazteentzako Igartza bekari esker idatzi zuen bere lehen liburua: 'Aulki bat elurretan' (2007). 2007an Joseba Jaka Beka irabazi eta gero 'Aulki-jokoa' ipuin liburua sortu zuen 2009an. 2013an 'Euli-giro' ipuin bilduma argitaratu zuen.
2017 urtean argitaratu zuen 'Jenisjoplin'
Haur eta gatze literaturaren alorrean 2010ean 'Ezin dut, eta zer?'
2015ean argitaratutako 'Besarkada' lanarekin Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria irabazi zuen 2016an
2020an euskarazko saiakeraren Euskadi Literatura Saria jaso zuen Kontrako eztarritik lanarekin.[6]
KOMIKIGINTZA
2019ko urriko Xabiroi aldizkariko 53. alean 'Su txikia' komiki laburra argitaratu zen: Uxue Alberdi arduratu zen nagusiki gidoiaz eta Susanna Martin marrazkietaz.
Urtebete beranduago, 2020ko urriko Xabiroi aldizkariko 57. alean Surflaria sailari hasiera eman zitzaion: Uxue Alberdi arduratu zen nagusiki gidoiaz eta Susanna Martin marrazkietaz. 2023ko ekaineko Xabiroi komikiaren 63. alean argitaratu zen azken atala eta albuma irailean merkaturatu zen.