Lehoi-ogroa Saila
Lehoi-ogroa' 2022 urtean Bruno Bessadi (1974, Marseilla) komikigileak sortutako komiki saila da, 3 liburukiz osatuko dena.
fanzinegintzan hasi ondoren komikigintzan profesionalki 1997 urtean hasi zen Bessadi, beti ere beste gidoilari batzuekin elkarlanean.
Bessadik proiektu pertsonalago bat sustatu nahi izan zuen, eta Conan pertsonaiean inspiratuta animalia antropomorfoekin proiektu bat martxan jarri nahi izan zuen: 2008an hasi zen ideia argitaletxeei erakusten, baina garai hartan ez zuen arrakastarik izan editoreekin.
2018an berriz ekin zion asmo horri: Inktober ekimenean irudi batzuk egin zituen, ilustrazio horiek paperera eramateko Crowfunding bat antolatu, urte horietan istorio labur bat argitaratu zuen Bamboo-ren 'Lanfeust Mag' aldizkarian...
Azkenean Bamboo Éditions eta Christophe Arleston editorearen artean sortutako Drakoo argitaldariarekin akordioa lortu zuen eta 2022ko urtarrilean trilogia baten lehen alea argitaratu zuen:: 'L'ogre lion. Le Lion barbare'.
Harriet Ediciones-ek 2022ko irailean argitaratu zuen euskaraz komiki honen lehen zenbakia eta 2023 urteko irailean bigarrena.
LEHOI-OGROA, ORAINGOZ 2 LIBURUKIZ OSATUTAKO SAILA
2022 IRAILA | 2023 09 IRAILA | 2024 Udaberrian argitaratuko da sailaren 3. ea azken liburukia | |||
JATORRIZKO HIZKUNTZA HERRIALDEA |
EUSKARAZKO BERTSIOAREN ARGITARATZAILEA |
GIDOIA | MARRAZKIAK | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOA |
---|---|---|---|---|---|
2022 eta 2023 Frantsesez |
Harriet Ediciones | Bruno Bessadi | Bruno Bessadi | Miel Angel Elustondo Etxeberria | Jatorrizkoa frantsesez 2022 eta 2023 urteetan 'Le lion barbare'(Drakoo, Bamboo Édition taldearen baitan) |