Bakun itzulpen zerbitzuak
Joseba Ossa Altzibarrek 1998an sortu zuen Bakun itzulpen eta argitalpen enpresa Arroa Behean, Zumaiatik 3 kilometrora; zerbitzu ugari eskaintzen dituzte, batik bat argitaletxeei (testuen sorkuntza, itzulpenak, zuzenketak, diseinua eta maketazioa...), baina baita nazioarteko erakunde, gizarte mugimendu eta GKEei ere.
Itzulpenez gain, mota guztietako argitalpen lanak ere egiten dituzte: liburuak, aldizkariak, foiletoak, gidak… Testuen sorkuntza, itzulpena eta zuzenketa, diseinua eta maketazioa, argazkiak, marrazkiak, koordinazioa eta egokitzapenak... grabazio estudio txiki bat ere badute. Itzultzaileez gain zuzentzaile talde bat ere badute.
KOMIKI ITZULPENAK
SALVAT/BRUÑO-ren eskutik argitaratu dira 2009tik aurrera Asterixen XX. mendeko komiki istorikoen berrargitalpenak eta baita XXI. mendean Uderzok eta ondoren Jean-Yves Ferri eta Didier Conradek egindako istorio berrien Espainiako Estatuko merkaturatzeak.
Bakun itzulpengintza enpresa arduratu zen euskarazko bertsioetaz: 2009an Joseba Ossa eta Usua Lasa lankidetzan aritu ziren 'Asterix eta Obelixen urtebetetzea: urrezko liburua' euskaratzeko: ondoren Usua Lasa izan zen edizio historikoaren 'Asterix Galiarra' lehen aletik hasita 10. aleraino itzultzaile nagusia, 7. eta 8. aleetan izan ezik, Ramon Iriartek itzuli baitzituen; 'Asterix eta piktoak' etapa berria ireki zuen komikiaren euskaratzailea ere Usua Lasa izan zen: 2013 urtean 'Zesarren Papiroa' Maddalen Arzallusekin batera euskaratu zuen, eta 2016 urtetik aurrera ('Asterix : Arbernoko ezkutua' eta 'Asterix Olinpiar Jokoetan' ale historikoetatik eta 'Asterix Italian' etapa berrikotik hasita) Maddalen Arzallus arduratu da euskarazko bertsioetaz.
Ondorioz Maddalen Arzallusek guztira Asterixen 12 komiki ekarri ditu euskarara, Jean-Yves Ferri eta Didier Conrad bikotearen 4 (azkena oraingoz 2021ean 'Asterix eta Grifoa' eta XX mendeko komiki klasikoen 9 ale.
Beste komiki itzulpen lan batzuk
2022 | 2022 | 2023 03 MARTXOA | 2023 03 MARTXOA | 2023 10 URRIA | 2023 10 URRIA |
JATORRIZKO HIZKUNTZA HERRIALDEA |
EUSKARAZKO BERTSIOAREN ARGITARATZAILEA |
GIDOIA | MARRAZKIAK | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOA |
---|---|---|---|---|---|
Frantsesez 2080tik 2022 bitarte 17 alez osatzen da Saila. |
Hachette Cómic | Christophe Cazenove / William | William | Miren Garate / Bakun itzulpen zerbitzuak | Bamboo Édition |
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2013 | Saba eta landare magikoa | Ttarttalo | Yann Dégruel | Yann Dégruel | Frantsesez jatorrizkoa | Ibon Plazaola Okariz / Bakun itzulpen zerbitzuak | 2012 Frantsesez Saba et la plante magique |
2011 | Elefantearen semea | Ttarttalo | Yann Dégruel (Rudyard Kipling-en ipuinean oinarritua) | Yann Dégruel | Frantsesetik itzulia | Ibon Plazaola eta Joxemi Hernandez / Bakun itzulpen zerbitzuak | 2010 L'Enfant d'Eléphant (Guy Delcourt Productions) |
2011 | Serafin eta basoko animaliak | Ttarttalo | David Chauvel | Jerome Lereculey | Frantsesetik itzulia | Ibon Plazaola eta Joxemi Hernandez / Bakun itzulpen zerbitzuak | 2008 Séraphin et les animaux de la forêt |