Fabcaro

komikipediatik
46.222.158.230 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: Fabrice Caro, ezizenez Fabcarok edo batzuetan Fab, komikigile, eleberrigile eta musikari frantsesa da, 1973ko abuztuaren 10ean Montpellierren jaioa. 1996 urtetik komikigi...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:28, 25 urria 2023
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Fabrice Caro, ezizenez Fabcarok edo batzuetan Fab, komikigile, eleberrigile eta musikari frantsesa da, 1973ko abuztuaren 10ean Montpellierren jaioa. 1996 urtetik komikigintzan aritzen den arren, 2023 urtean bihurtu zen ezagunago,Asterix sailaren 40. albumean, 'Lirio zuria', gidoilari izateagatik.


Aita sukaldaritzan aritzen zen eta ama saltiokietan kutxazain. Ikasketa zientifikoak egin zituen eta Fisikan lizentziatu zen: Irakasle Eskolan egin zuen lan eta 1996 urtetik aurrera marrazkilari eta gidoilari karrerari ekin zion komiki aldizkari ezberdinentzat lan eginez (bereziki FLBLB 2003-2004 urteen artean, Psikopat, Jade, Tchô!, Le Écho des savanes, Zoo, CQFD...). 6 Pieds sous terre eta La Cafetière kolektiboetan parte hartu zuen. Prentsa eta liburuen ilustrazioan aritua da, baita eleberrigintzan ere, eta zinemara egokitu izan dira bere lan batzuk.


2005etik aurrera, hainbat proiektutan aritu zen, adibidez 'Le Steak haché de Damoclès' (2005), 'La Bredoute' (2007), 'On est pas là pour réussir' (2012)... Eta 2015 urtean arrakasta erdietsi zuen'Zaï lozaï zaï zaï' lanarekin: Landerneau BD eta  'Ouest France quai des bulles' sariak jaso zituen, besteren artean.


2022 abenduan jakinarazi zen Jean-Yves Ferriren ordez Fabcaro arduratuko zela Asterix eta Obelixen 40. albumaren gidoiaz.


2023 urteko urriaren 26ran argitaratu da Asterixen 'Lirio zuria' komikia.