Irene Arrarats
Irene Arrarats Lizeaga Hernanin 1967 urtean jaiotako euskaltzain urgazlea da, Berria egunkariko euskara arduraduna. Geografia eta Historian lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. Beste Itzulpengintza lanen artean, Persepolis komikia ekarri zuen euskara.
Wikipediaren arabera "Euskaldunon Egunkarian hasieratik lan egin uen zuzentzaile eta itzultzaile moduan, zortzi urte geroago 1999an egunkariko euskara-arduradun izendatu zuten, eta lan horretan aritu zen 2003an egunkaria indarrez itxi zuten arte. 2003an bertan hasi zen euskara-arduradun Berria egunkarian eta harrezkero hori izan da bere lana. 2001ean argitaraturiko Egunkariaren azken estilo-liburuaren egile bat izan zen eta egun Berriaren estilo-liburuaren zuzendaria da."
2007tik ari zen lankidetzan Euskaltzaindiarekin eta 2018an izendatu zuen euskaltzain urgazle. 'Euskara Batuaren eskuliburua' liburua argitaratu zuen lantaldeko kide izan zen.
Arraratsek feminismoa eta euskara uztartu ditu, ekarpen teorikoak eginez eta zenbait ekimenetan parte hartuz: Feministaldian, "Euskara eta Feminismoa bidelagun" topaketetan, besteak beste. Berriako hainbat iritzi artikuluetan ere ekarpenak egin ditu feminismoaren ikuspegitik.
ITZULTZAILE
2017an Monique Wittig-en 'Pentsamendu heterozuzena' (Lisipe, Susa) saiakera bilduma itzuli zuen Maialen Berasategi Catalan, Danele Sarriugarte Mochales eta Mirentxu Larrañaga Sueskun-ekin batera. 2019an Simone de Beauvoir-en 'Bigarren Sexua' (Eskafandra, Elkar/Jakin) saiakera itzuli du.
EUSKARARA ITZULITAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2023 IRAILA | Persepolis | Elkar |
Marjane Satrapi | Marjane Satrapi | jatorrizko | Irene Arrarats | 2000, frantsesez L'asotiation |