Laida Ruiz
Laida Ruiz Lazkaon 1996 urtean jaiotako ilustratzailea da.
2014an hasi zituen Bilbon Arte Ederretako fakultatean Sorkuntza eta Diseinuko graduko ikasketak. Margolaritza eta ikustrazioaz gaiz, animazio eta eskultura proiektuak garatu zituen.
https://goierri.hitza.eus/2021/06/16/zuhara-itsasoaren-deia-liburua-aurkeztu-du-amaia-telleria-idazleak/ 2016 Goierrin jaio edo bizi diren artisten lana saritzen duen Arte Plastikoen Goiart saria irabazi zuen.
Liburu Ilustratuaren eta Ikus-Entzunezko Animazioaren Masterra egin zuen.
https://www.berria.eus/bizigiro/sare-sozialek-zure-ilustrazioak-ikusarazteko-balio-dute_1297155_102.html Amaia Telleria goierriko idazleak 2020 'Elur gorrituaren egunak' lanarekin Karmele Igartua lehiaketan aipamen berezia jaso zuen: Amaiak de Instagram bidez ezagutu zuen Laida Ruiz-en ilustraziogintza eta elkarlanean eleberri grafiko bat sortzeko prozesuan murgildu ziren.
Bien bitartean, https://goierri.hitza.eus/2021/06/16/zuhara-itsasoaren-deia-liburua-aurkeztu-du-amaia-telleria-idazleak/ Amaiak 2021ean, gazte literatura arloko bere lehenengo lana argitaratu zen: 'Zuhara: Itsasoaren deia', eta jada hiru liburuki ditu sail honek; Laida Ruiz-ek jantzi zituen irudiz itsaslamina gazte honen istorioak.
2023ko azaroan argitaratu zen 'Elur gorrituaren egunak' eleberri grafikoa eta Hernanikomik azokan aurkeztu zuten lan hau eta azaroaren 23an Idiazabalen egin zen beste aurkezpen bat.
Instagram eta Twitterren @laida_ninja izenarekin erakusten ditu bere lanak, eta hauen lagin bat ere ikusi daiteke https://euskalirudigileak.com/eu/socio/laida-ruiz/ Euskal irudigileak elkartearen webgunean.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK |
---|---|---|---|---|
2023 AZAROA | Elur gorrituaren egunak | Denon Artean Cenlit | Amaia Telleria | Laida Ruiz |